HITZALDIA: Telefono mugikorrak noiz eta nola
Hurrengo asteartean, martxoaren 19an, arratsaldeko 17:30ean, HeziDigik antolatutako ekitaldi berezia dugu gure ikastolako liburutegian, Miren Ros Aiartzaguenaren eskutik.
Bertan, gure seme alabek mugikorraren nolako erabilera egiten duten aztertu eta horren inguruko hausnarketa egingo dugu; beti ere, telefono mugikorren inguruko kontzientziazioa eta erabilera arduratsua sustatzeko helburuarekin eta gurasoen arteko akordioak lortzeko asmoarekin.