Azken aldian jolasorduetan, bai komunak, patioa zein frontoia ez dira behar bezala zaindu.
Jokabide hauek sarritan ematen ari direnez, gelan gai hau landu dugu eta neurri batzuk jarriko ditugu martxan hilaren 24tik hasita, eta jarrera aldaketa bat nabari arte mantenduko dira.
Denon mesedetan ikastolako instalazio zein materialak zaindu behar ditugu, horregaitik, etxean ere zuen seme alabekin egoera komentatzea eskertuko genuke.