Skip to main content

ERRUGBIA IKASTOLAN

Andramari Zornotzako ikastolak Zornotzako erakunde ezberdinekin harremanetan jarraitzen du. Horren adibide gisa, azken bi asteetan Gorputz Hezkuntzako saioetan Zornotzako Urgozo Errugbi Taldeko Iker eta Eider izan dira ikastolan, gure ikasleei errugbia ezagutarazten. 

DBHko eta LHko ikasleek, jolasen bidez, talde kirol horren balio positiboak bizi izan dituzte modu atsegin batean. Baloia pasatzen, entseguak egiten, aurkaria plakatzen,… ikasten aritzeaz gain, primeran ere pasatu dute. 

Ikastolako ikasle guztiak daude gonbidatuta kirol hori probatzera. Urgozo Errugbi Taldeko entrenamenduak astearte eta ostegunetan izaten dira Larrako kiroldegian 18:40tik aurrera. Animatu parte hartzera!