Skip to main content

AZKEN IRTEERA

Ikasturteari amaiera polita emateko, aurreko astean, LHko lehen zikloko ikasleak azken irteeraz gozatzeko aukera izan zuten.

Ostegunean, hilak 8, LH3koak Loiura joan ziren eta egun zoragarria izan zuten bertako parkeetan jolastuz eta ur guda eginez. Blai-blai eginda bukatu zuten!

Ostiralean, hilak 9, LH1 eta 2ko ikasleak Sukarrietara hurbildu ziren bertako hondartza eta inguruetaz gozatzeko. Uretan murgildu ziren gehienak!

Ziur gaude, egun polit hauen oroitzapena luzaroan geratuko zaiela!