Skip to main content
KIMUAOharrak

LH1-2: Kalean gora, kalean behera

By 2024/03/13No Comments

HERRIKO IRTEERA

Hilabete honetan zehar, LH 1eko ikasleok gai berri batean murgilduko gara eta honekin batera “herria” gaia landuko dugu. Horretarako, orotariko ekintzak baliatuko ditugu geure errealitatea zein den aztertzeko. Alde batetik, ostiral honetan, martxoaren 15ean, herrira jaitsiko gara eta ikasle bakoitzaren bizitokia eta inguruak aztertuko ditugu (etxeko helbidea, kalea eta auzoa). Bestetik, ikastolan herriko planoa aztertuko dugu, herriko lekurik garrantzitsuenak identifikatzeko. Gure azken proiektua maketa bat eratzea izango da. Dena prest daukagunean jakinaraziko dizuegu! 

LH2koak ere lanbideak lantzen ari direnez, herrira jaitsiko dira herrian ikusten dituzten beharrak ikustera eta aztertzera