Skip to main content

ANIMALIEKIN ESKU-HARTZEA

Otsailaren 19an, astelehenean, Askorak antolatutako ekintza bat izan genuen LH1eko ikasleekin. Zehazki, “Biak Bat” elkarteko kideak etorri ziren animaliekin lagundutako esku-hartzeetan aritzen direla azaltzeko. Lua eta Ibone txakurrak ere etorri ziren gurekin jolastera eta ondo pasatzera.