Skip to main content

Haur Literatura Aretoa programaren barruan orotariko ekintzak antolatzen ditu urtero Berbaro Elkarteak. Hain zuzen, Liburu Erraldoia da horietako bat.

Liburu Erraldoia ikastetxez ikastetxe ibiltzen den liburua da, ikasleek hitz edo marrazki bitartez nahi duten ipuin, abesti, bertso etabar sortzeko. Aurtengo gaia “Itsasoa” izan da eta gure ikastolako LH 5 eta 6ko ikasleek ere egin dute euren ekarpena. 

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi jarri duzuen gogo eta ilusioagatik! 

Liburu Erraldoia Zornotzako liburutegian egongo da ikusgai urtarrilaren amaieratik aurrera.