Skip to main content

PULUNPA EGITASMOA

Ikasturte honetan Pulunpa egitasmoa bideratuko da LH6.mailako ikasleekin, haurrek euskara eta euskal kulturarekin emozio positiboen bitartez konektatu dezaten.

Atxikimendutik, maitasunetik, Pulunpako uren zipriztinekin euskaraz emozionatuko dira ikastolako gaztetxoak! PULUNPA!

Helburu orokorrak:

  • Ikasleen arteko harreman hizkuntza euskara izateko egoerak eskaintzea.
  • Euskara, euskal kultura eta euskaltzaletasunaren unibertsoarekiko atxikimendua indartzea.
  • Ikasleak, emozio eta sentipenen bitartez, euskararekin konektatzea.
  • Euskara ikasleen garapen pertsonalerako oinarrizko elementua izaten laguntzea.