Skip to main content

LURDES PUJANAREN OMENEZKO EKITALDIA

Andramari Zornotzako ikastolako gurasoen abesbatzako sortzaile eta lehendakari izandako Lurdes Pujanaren omenezko kontzertua egingo da bihar, ostirala, Zornotza aretoan.

Duela 29 urte sortutako abesbatzaren hastapenetatik aritutako Lurdes oroitu nahi izan dute abesbatzakide eta ingurukoek. Horretarako, ekitaldian hainbat gonbidatu batu nahi izan dituzte: Etxanoko txalapartariak, Udabarri dantza taldea, Xuxurlariak abesbatza, Zornotzako Otxotea, Beñat Egiarte tenorea, Josep Buforn piano jolea eta Andramari Zornotzako ikastolako abesbatza. Den-denek hartuko dute parte emanaldian.

Sarrerak agortuta daude jadanik.