Skip to main content
Andramari kooperatibaEKIAHAZIAKIMUA

Mahi-mahi: urriko agenda

By 2023/10/05No Comments

URRIKO AGENDA

Kaixo tripulazio kideak!!

Ongi etorriak 2023-2024 Mahi-Mahi ikasturtera!

 Mahi-Mahi bueltan da ikasturte berriarekin batera, eta milaka sorpesa berrirekin gatoz!

Hilabete honetako argi-izpia Errespetua izango da. Errespetua jarrera bat da, gainerakoen balioa eta duintasuna aitortzen eta estimatzen duena, gainerakoak balio horren arabera tratatuz.

Mahi-Mahirentzat  ezinbestekoa da besteekin elkarbizitzeko; geure burua ezagutzea, aintzat hartzea eta baloratzea, baita besteak eta gure ekosistema kontutan hartzea.

Bizitzeko ezinbestekoa da besteekin harremanetan egotea errespetuz jokatuz. Besteek geure burua errespetuz tratatzea nahi badugu, guk ere besteek horrela tratatu behar ditugu, eta horrela izanez gero giro atsegin bat sortuko da.

 Prest zaudete Urria deskubritzeko?

 

MAHI-MAHI LANTALDEA