Datorren abenduaren 13an eta 15ean, arratsaldeko 18:00etan, familientzako eskolak izango ditugu berriz ere Ane Ortiz Ballesterosen eskutik. Gure asmoa, betiere: jendartean mugikorren erabileraren inguruko kontzientzia garatzea.
Asteartean, abenduaren 13an, LH3ko, LH4ko eta LH5eko ikasleen familiei zuzenduta egongo da. Saio horretanĀ prebentzioari erreparatuko diogu nagusiki.
Ostegunean, abenduaren 15ean, LH6tik gorako ikasleen familiei zuzendutakoa izango da eta erabilera egokiaren inguruan jardungo dugu.
(Gai ezberdinak izan arren, bietan parte-hartzea guztiz irekia izango da).
ASTE HORRETAN ,LH3tik DBH4ra BITARTEKO IKASLEEK GAIAREN INGURUKO TAILERRRAK IZANGO DITUZTE IKASGELETAN.