Skip to main content

Ikasbidairako polboroi eta bonboi salmenta

POLBOROIAK ETA BONBOIAK Kaixo Andramari kideok, Urtero legez DBHko 4.mailako ikasleok bonboi eta polboroiak salduko ditugu ikasbidaiarako dirua lortzeko asmoz. Jarraian galdetegian atxikituta doakizue produktu bakoitzaren argazki bat, prezioa, pisua eta kopurua hautatzeko aukera Egin zure eskaera ESKAERA-EPEA abenduaren 1era artekoa izango da ORDAINKETA esku-dirutan egingo da Aurrerago zehaztuko zaizue zein egunetan jaso eta ordaindu eskariak. GABON ZORIONTSUA OPA DIZUEGU!
Gehiago irakurri

Jokoan 2023: asteburu honetan mahai jokoak herrian

JOKOAN 2023 Ekimena azaroaren 25 eta 26an izango da, eta bi egunetako ordutegia honako hau izango da: 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara izango da. Gune orokorra, merkataritza eremua eta gune familiarra egongo dira aukeran. Familia gunean mahaiak erreserbatzeko aukera eskaintzen da: Gazte Informazio Bulegoan edo 946 30 06 49 telefono zenbakira deituz. Jokoan 2023 ‘Jokoan 2023’: Amorebieta-Etxano mahai-jokoen epizentro izango...
Gehiago irakurri

HH5: Etxeak eraikitzen

ETXEA-ERAIKUNTZA Gai honetan, HH5 urteko ikasleak ETXEA-ERAIKUNTZAREN gaia lantzen aritu gara eta, horretarako, buztinezko etxeak sortu ditugu apaingarri moduan. Asko disfrutatu dugu eskulan horiek egiten.                                                                                                             Tutoreak.
Gehiago irakurri

LH4: Auto baten eraikuntza

INGURUNEKO AUTOA Jakingo duzuen moduan, azken aldi honetan jolasen munduan murgilduta gabiltza. Horren harira, ingurunean jostailuzko auto bat eraikitzen aritu gara, askotariko materialak erabiliz. Ederto pasatu dugu geure auto pertsonalizatua eraikitzen!
Gehiago irakurri

DBH2: Bi dimentsioko artelanen erakusketa

ERREALITATEAK INTERPRETATZEN DBH 2. mailako ikasleek bi dimentsioko artelan baten interpretazio-proiektua burutu dute Plastika arloan. Artelana hautatu eta aztertu ondoren, era guztietako eskulturak egin dituzte askotariko material eta ehundurak erabiliz. Lan horiekin guztiekin erakusketa bat antolatu dute ikastolako erakusleihoan. Etorri eta disfrutatu!
Gehiago irakurri