Skip to main content

Errigora: azken astea

ERRIGORA: Azken astea Olio eta kontserben eskaera egitea gura badozue ez ahaztu azken astean sartzen garala! Eskaerak egiteko, martxoaren 30ra arteko epea daukazue ondoko estekaren bitartez: INFORMAZIOA ETA ESKAERAK Esteka horretan bertan, olioa eta gainontzeko kontserben ganeko informazioa be topatuko dozue.    Ondo bizi! Zornotzako Errigora.

Gehiago irakurri

HH 1. zikloa: udaberriko oporraldia

Udaberriko oporrak laster izango ditugu eta Andramari Zornotzako ikastolako Haurtzaindegia urtero bezala egun batzuetan zabalik egongo da, zein haur etorriko den eta erabiliko duen ordutegia jakiteko galdetegi bat bialtzen dizuegu. Ezinbestekoa da erantzutea gure barne funtzionamenduak antolatu ahal izateko eta betiko kalitatezko zaintza eskeini ahal izateko. GALDETEGIA Eskerrik asko. HH 1. Zikloko Tutoreak
Gehiago irakurri

INAUTERIAK: grabaketa Andramari Drive-n

Bideoak ANDRAMARI DRIVE-n eskuragarri! Zuen seme-alaben dantzak eta abarrak ikusi ahal izateko Ikastolako webgunean familien txokoan duzuen Andramari drivera sartu.   Zelan sartu Andramari Drive-n? Ikastolak tutore edo guraso bakoitzari sortutako ikastolako emaila izango da sarbide bakarra familia bakoitza bere sesio pribatura sartu eta material grafikoa jasotzeko. Beraz, ez badakizu zein den galdetu hemen: ikt@zornotzaikastola.eus

Gehiago irakurri

Udaberriko egonaldia (Eman Hegoak)

Gogoratu izena emateko azken eguna MARTXOAK 15 dela TXANDAK ETA PREZIOAK  TXANDAK EGUNAK JANTOKIA EZ     9:00-13:00 JANTOKIA BAI 9:00-15:00 ZAINTZA 08:00-09:00 1.TXANDA Apirilak 11, 12, 13 40 € 66 € 8 € 2.TXANDA Apirilak 19, 20, 21, 22 55 € 90 € 11 € TXANDA BIAK Apirilak 11tik- 22ra 95 € 156 € 19 €   Zaintza zerbitzua eskaintzeko eskaera kopuru minimoa 10 pertsonatakoa izango da.   IZEN EMATEA …

Gehiago irakurri

Inauteriak 2022

Ostiral honetan, otsailaren 25ean, inauteriak ospatuko ditugu ikastolan.  Haur Hezkuntza 1 eta 2 urteko ikasleek ikastolan prestatutako mozorroak jantziko dituzte. Jantzi beharreko arropari buruzko informazioa pasa den astean helarazi zitzaizuen.  Haur Hezkuntza 3 urtetik hasi eta Lehen Hezkuntza 3.mailara arteko ikasleek nahi duten mozorroa ekar dezakete, goizetik.  Ostiral horretan (otsailaren 25ean), HH eta LH 1. eta 2. mailako ikasleek ez…

Gehiago irakurri

DBH 3-4: ikasleak zinemara

Datorren ostegunean, martxoaren 3an, DBH3eko eta DBH4ko ikasleek Zornotzako udal zinemarako irtenaldia egingo dute. Zehazki, “Bi urte, lau hilabete eta egun bat” filma ikusiko dute, Tinko Euskara Elkarteak gure hizkuntzaren normalkuntza sustatzeko helburuarekin antolatutako programaren baitan. Betiko moduan, film berezia izango da, gizarte mugimenduak eta desobedientzia zibila ez bortitza  moduko gaiak lantzeko propio aukeratutako emankizuna da eta. Ohiko moduan, goiz…

Gehiago irakurri

Zaintza zerbitzua

Andramarikideok: Eusko Jaurlaritzako osasun protokoloa kontuan hartuta, zaintza-zerbitzua berrezartzea gustatuko litzaiguke:  Burbuilak errespetatuko dira eta burbuila bakoitzeko gutxienez 5 ikasleko taldea osatu behar da. Baldintza horiek betetzen ez badira, ezingo dugu zerbitzua aurrera eraman. Zerbitzua jasotzeko interesa baduzu bete inkesta HEMEN. Zuzendaritza.

Gehiago irakurri