Skip to main content

HH5: Igeriketa ikastaroak

Kaixo Andramarikide,  Ohar honen bitartez bergogoratzen dizuegu 5 urteko gelakoak ASTELEHENEAN igeriketa ikastaroarekin hasiko garela. Maiatzaren 23tik Ekainaren 3ra EGUNERO izango da. Olaiaren gelakoak 8.45tan polikiroldegiko sarreran egon behar zarete (autobusekoak bertan geldituko dira) eta Lorenaren gelakoak betiko lez ikastolan. PUNTUALITATEA mesedez. Mila esker  

Gehiago irakurri

HH1: Zorriak eta bartzak

Guraso agurgarria, Ikastolako guraso batzuek jakinarazi digute haien seme-alabek zorriak dituztela. Beraz, ARRETAZ begiratu zuen seme-alabei zorriak edo bartzerik duten, eta behar diren bideak hartu. Osakidetzako argibideak bidaltzen dizkizuegu ohar honekin batera.   Besterik gabe, Osakidetzako informazioa
Gehiago irakurri

Ibilaldia 2022: Arropa salmenta

Andramarikide,   Bihar ostirala, maiatzak 13, Ibilaldiko arropa salmenta izango dugu ikastolako sarrera nagusian. Salmenta postua 16:00tatik 18:00 bitartean izango da.   Eskuratu zure Ibilaldiko jantzia eta bat egin dezagun maiatzaren 29an Abusu ikastolak antolatuko duen Ibilaldiarekin!   Badator aurtengo Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jai handia!  

Gehiago irakurri

DBH4: Urkiolara irteera

Datorren maiatzaren 24an DBH4ko ikasleak gorputz hezkuntzatik Urkiolara irteera egingo dute. Irteera egun osokoa izango da eta bertan mendiko orientazio saio bat egingo dute eta Urkiolamendira igoko dira. Irteera ordua: 8:50 Lekua: Ikastolan Bueltako ordua: 15:30 inguruan leku berdinean. Prezioa: 12 euro. Hilabeteko ordainagirian pasatuko zaizue. Bazkaria eraman beharko dute bertan bazkaltzeko. Jantokian gelditzen diren ikasle guztiek piknika eskatzen duzuen…

Gehiago irakurri

HH 2 zikloa: Filma Zornotza aretoan

Datorren astelehena Maiatzaren 16-an,  HH 2. zikloko 4 eta 5 urtekoak, Zornotzako aretora bajatuko gara Tinko pelikula ikustera “Ipun Herriko Berriak”. Normaltasunean sarrera malgua izan arren, egun horretan 9:00-etarako haurrak ikastolan egon beharko dira. Gogoratu euria bada, aterkia ekarri behar dela. Bazkal orduarako ikastolan egongo gara. Eskerrik asko HHko tutoreak

Gehiago irakurri

Kanpo espazioak (jarraipena): izen ematea

Andramarikide,    Lehengo astean jakinarazi genizuen bezela, ikastolako kanpoko espazioen antolaketaren eta kudeaketaren inguruko hausnarketa-prozesu betean sartuta gaude Andramari Zornotzako Ikastolan. Prozesu honetan oso garrantzitsua da guztion parte hartzea eta horretarako maiatzaren 18an helduentzako  tailerra antolatu dugu. Tailer hau, aurreko saioaren jarraipena izango da. Eman izena hemen   Noiz: Maiatzak 18 Ordua: 17:00etatik 18:30etara Non: Ikastolako jantokian.   Mila esker

Gehiago irakurri

HH5: Igeriketa ikastaroa eta Lurraska

Kaixo Andramarikide, Dakizuenez, laster, 5 urteko gelako ikasleak igeriketa ikastaroa eta Lurraskara irteera izango dute. Honi buruz informatzeko, batzarra egingo dugu  MAIATZAK 10ean (ASTEARTEA) arratsaldeko 17:30etan ikastolako LIBURUTEGIAN.   Etorriko zaretelakoan, agurtzen zaituztegu. TUTOREAK

Gehiago irakurri

Ate irekiak

Kaixo Andramarikide,   Ohar honen bitartez ate irekien eguna maiatzak 21ean izango dela jakinarazi nahi dizuegu. Bi txandetan antolatuko dugu jardunaldia. 10:00 11:30 Animatu gure ikastola ezagutzera! Bertaratzeko egin klik. Eskerrik asko Ate irekiak euskera
Gehiago irakurri