Skip to main content

HH: “Negua” gaiari itxiera ematen

Negua aurrera doa, eta gure txikiek urtaroaren inguruan izan dituzten hainbat proiektu amaitzen doaz. 3 urteko gelan, irudimena eta originaltasuna abian jarriz, haur bakoitzak bere elurretako panpina sortu du. Aurpegiko atal batzuk, elurretako panpinaren hain esanguratsuak diren botoiak eta bufanda ere jarri diote, artilea, gometsak edo kartulina bezalako materialak erabiliz. 4 urteko gelan, ostera, neguan ere ohitura osasuntsuak izateko garrantzia…

Gehiago irakurri

LH 6: Talde kooperatiboetan lanean

LH6ko ikasleek, talde kooperatiboetan lan egiten ikasteko ariketa bat egin dute. Helburua, ahalik eta dorre handiena egitea izan da, denen ekarpenak kontuan hartuz. Dorrea egiteko ikasle guztiek material berbera izan dute: Espagetiak, zeloa, artilea eta azukrezko hodeitxoak.  

Gehiago irakurri

Ate irekien jardunaldiari buruz

Urtarrilaren 15ean ikastola herriari zabaltzeko aukera izan genuen. 10 familia hurbildu ziren gurera eta bertoko langile eta Artezkaritzako kideok egin genien harrera. Artezkaritzatik: Amaia Ramirez. Zuzendaria: Aimara Arostegi Zuzendari Pedagogikoa: Aitor San Milllan (Saioa Badiolaren ordezkoa amatasun bajan baitago) HHko Etapa Arduraduna: Maider Ortega. LHko Etapa Arduraduna: Rosaura Jauregi (Iulen Iñurrietaren ordez aiatatasun bajan dago-eta) DBHko Etapa arduraduna: Josu Barrena….

Gehiago irakurri

Agate Deuna: Hartutako erabakia

Agate Deuna bezpera zertarako burutzen den gogoratzen duzue? Agate Deuna bezperan ohitura da Nafarroako eta Euskal Herriko herri askotan Agaten Deunaren kanta abestera irtetea. Ohiturak adierazten du koadriletan ateratzen direla herrietako kaleetatik, eta baserri-auzoetan barrena ibiltzen direla atez ate Agate Deunaren abestia abesten eta dirua biltzen hainbat arrazoirentzat. Makilekin batera, lurra erritmikoki jotzen da. Ospakizuna Lurra esnatzeko eta neguko solstizioaren…

Gehiago irakurri

DBH: Irakurgaiak

Irakurketak gure seme-alaben ikaskuntza prozesuan duen garrantzia ukaezina da. Hari honi lotuz, DBHko ikasleentzako aproposak diren irakurgaien bilduma bidaltzen dizuegu hemen. Liburu bakoitzean sartu, eta haiei buruzko informazio guztia aurkituko duzue. Seguru gure seme-alabek gustokoa duten zerbait aurkitzen dutela!

Gehiago irakurri

HH: Neguagaz jolasean

Negua erdigunean jarrita, hainbat proiektu garatu, transmititu eta defendatu dituzte gure ikastolako haurrek.  Elurra egiteko erreakzio kimikoa, sekuentzia matematikoak, artelanak, etab. ikasi eta praktikan jarri ditugu. Zeinen ondo pasatzen dugun neguan!

Gehiago irakurri

Lehen sorospen ikastaroa irakasleentzat

Elkarlanak gizartean eta gure ikastolan duen balio erantsiaren adibide gisa, asteartean Ikastolako gurasoek osatutako Osasun Taldearen eskutik, orain dela aste bi LHko irakaslegoak hasitako bideari jarraituz, lehen sorospenetako trebakuntza jaso genuen DBHko irakasleok.  Ordu eta erdiko saioan, larrialdi egoeren aurrean nola erreakzionatu behar dugun erakutsi ziguten. Besteak beste, Bihotz-Birikietako Bizkortzea nola egin, Arnasbidearen Buxadura nola artatu… azaldu ziguten modu argi eta ulergarri…

Gehiago irakurri

DBH1: Arkeologoak ikastolan

Andramari Ikastolak LH4tik gora garatzen duen EKI Proiektuan alde praktikoari berebiziko garrantzia ematen dio, gure ikasleen ikas-irakaskuntza prozesuari begiratuz. Hori dela-eta, DBH1eko Gizarte Zientziak irakasgaian ikasleek benetako arkeologoek bizi dituzten esperientzia berdinak sentitzeko aukera izan dute. Eskalan egindako arkeologia-aztarnategian arakatzen ibili dira mota desberdinetako aztarnak aurkituz: erromatar garaiko idazkiak, historia-aurreko edukiontziak… eta beraiei buruzko ezaugarriak identifikatuz, zentzuzko hipotesiak planteatu dituzte.

Gehiago irakurri