Skip to main content

GAZTEEN ESTATUKO VI. KONFERENTZIA

Urriaren 15etik 18ra bitartean, «Gazteen Estatuko VI. Konferentzia” ospatzen da Granadan. Autengo topaketak “Enrédate por el clima” du izena, eta Iraunkortasunerako Eskolen Estatuko Sarea koordinatu eta sustatu du.

Gure ikasle den Unax González Flores bertan dago, Andramari Zornotzako Ikastolaren ordezkari gisa, Janire Lorenzo irakaslea eta IRAESeko arduradunak lagunduta

Astelehenean, ekodelegatuek Confintaren VI. edizioaren inaugurazio ekitaldian haien lurraldea aurkeztu zuten eta, tradizioez gain, Euskal konfintean egindako tailerrak azaldu zituzten.

Atzo goizean, feria bat antolatu zuten non ikastetxe bakoitzak bere posterra azaldu zuen. Gure ikasleak, baratzearen proiektua aurkeztu zuen. Ostean, zortzi taldetan antolatu ziren eta horien artean, Unaxek nekazaritzako elikagaien sisteman parte hartu zuen erronka bati aurre eginez. Bukatzeko, gure ikastetxeetan aldaketa klimatikoak duen eragina aztertu zuten eta arazoei aurre egiteko konpromisoak hartu zituzten. Eguna amaitzeko, gaueko jolasetan ibili ziren.