Skip to main content

HH5: Lurraskan

LURRASKAN HH 5 urtekook gaur bertan iritsi gara Lurraskara. Lehen orduak ezin hobeak izaten ari dira eta oraindik ekintza gehiago (erroskilen tailerra, baratzera bisita, diskofesta…) ditugu aurretik. Bihar etxera itzuli beharko garenez, esperientziaz gozatzen jarraituko dugu.
Gehiago irakurri

HH2: Irteera

IKASTURTE BUKAERAKO IRTEERA Ekainaren erdialdean HH 2 urteko haurrekin ikasturte bukaerako irteera bat egingo dugu. Nora eta noiz joango garen zehaztu gabe dago baina jarraitu gure buletina eta laster jakingo duzue.  Hala ere, gure barne funtzionamendurako eta jantokiko erabiltzale zaretenontzako, egun horretan ikastolan prestatutako piknik zerbitzua erabiliko duzuen jakiteko galdetegi bat bidaltzen dizuegu:   GALDETEGIA HH2ko tutoreak
Gehiago irakurri

HH 3-4-5: Irteera

IKASTURTE BUKAERAKO IRTEERA HH 3, 4 eta 5 urteko ikasle eta irakasleok ikasturteari amaiera emateko Sukarrietara edo Bilboko Europa parkera joatea pentsatu dugu. Irteera bata ala bestea izan, eguraldiaren arabera egingo dugu aukera. EGUNA: ekainaren 7a. ORDUTEGIA: 09:00-16:30. AUTOBUSA:  *ekaineko erreziboan kobratuko zaizue. EKARRI BEHARREKOA:  Umeak arropa erosoarekin bidali. Bainujantzia jarrita eraman behar dute (eguradia ona bada). Etxetik krema emanda...
Gehiago irakurri

HH5: Igeriketa ikastaroa

IGERIKETA IKASTAROA HH 5 urtekoak topera aritu dira bi aste hauetan igeriketa ikastaroan. Esperientzia ezin hobea izan da beraientzat, eta igerilekuko begiraleek zein guk, tutoreok, balorazioa positiboa egin dugu.  Ikastaroko argazkiak ikusgai dituzue Driveko karpetan.
Gehiago irakurri

HH4: Oihaneko animaliak

OIHANEKO ANIMALIAK HH 4 urteko ikasleok Oihaneko animalien gaia lantzen ari gara eta horretarako, gelan oihan bat egitea pentsatu dugu (animalia eta guzti). Horrez gain, animalia ezberdinen kareta prestatzen aritu gara antzerki polit bat egiteko.
Gehiago irakurri

HH3: Zeta-harrak

ZETA-HARRAK Oraingo honetan gelakide berriak ditugula kontatzera gatoz. Ikastolako guraso batek opari polit bat egin digu eta zeta-harrez betetako kutxatxo bat ekarri digu, horrela, beraien bizi zikloa behatu ahal dugu eta prozesuan lagundu. Dakizuenez, zeta-harrek aaaskoooo jaten dute. Potolotu eta handitu daitezen, hostoak behar izango ditugu. Zelaieta parkean ditugun masustondo (morera) hostoak ekartzea eskertuko genizueke, horrela denon parte hartzea ziurtatuko...
Gehiago irakurri