Skip to main content

KORAL ELKARTEAREN LITERATUR LEHIAKETA

Benetan partaidetza arrakastatsua izan du gure Ikastolak  Zornotzako Coral Elkarteak urtero antolatzen duen literatur lehiaketaren XXIV. edizioan. Izan ere, ikastolako ikasleak izan dira aurtengo hiru kategorietako txapeldunak, bai eta hiru kategorietatik bitako txapeldun ordeak ere. Alegia, sei sari posibleetatik bost eskuratu dituzte gure ikasleek. Zoriontzeko moduko jarduna, benetan ere!

Honako hauek izan dira gure saridunak:

11 urte artekoen kategorian, ikastolako LH6ko Malen Esparza izan da txapelduna eta maila bereko Ane Makazaga txapeldun ordea.

12 eta 14 urte bitartekoen kategorian, ikastolako DBH3 mailako Malen Arexolaleiba izan da txapelduna eta DBH1eko Izeia Iturrioz txapeldun ordea.

14 eta 18 urte bitartekoen kategorian, berriz, ikastolako DBH4ko Naroa Iturrioz izan da txapelduna.

Zorionak guztiei, bai eta idazlan bikainak aurkeztu dituzten gainerako ikasleei ere.