Skip to main content

Pasa den maiatzaren  19an eta 20an LH3ko ikasle eta irakasleok Zarauzko Igerain aterpetxean egin genuen egonaldia. Primeran pasatu genuen eta  bizitako esperientzia ikaragarria zuekin partekatu nahi izan dugu. 

Ostegunean iritsi eta Getariara egin genuen ibilaldia. Inguruko mahastiak ezagutu genituen, eta behin Getariara iritsita, Elkanoren bizitza azaldu ziguten, benetan zirraragarria! Bazkaldu ondoren, portura jaitsi ginen eta arrantzarekin lotutako jolasa egin genuen.

Arratsaldean Zarautzera itzuli ginen eta aterpetxeak duen eremu zabalean jolastu genuen. Urduritasunak baretzeko dutxa beroa hartu, afaldu, gaubelan dantza egin eta gure geletan lasai-lasai ipuinak kontatu eta entzun ondoren, lo seko geratu ginen.

Hurrengo egunean, gosaldu eta Zumaiara egin genuen txangoa. Bertan Flyschak ezagutu genituen, guk egindako aparejoekin arrantzatzeko aukera  izan genuen eta bukatzeko, itsasontzian bueltatxo bat egin genuen Zumaiako portutik.

Ikusten duzuen bezala ezin hobeto pasatu genuen. Gure diplomak hartuta, ikastolara itzuli ginen.