Skip to main content
KIMUAOharrak

LH3: Zarautzera irteera

By 2022/05/05No Comments

Andramarikide,

Gelako batzarrean komentatu genuenez, maiatzean Zarauzko Igerain aterpetxera joango gara. Egonaldia, maiatzaren 19tik 20ra  izango da.

Irteera: maiatzaren 19an, 9:00etan, ikastolan. (Autobusa egoten den lekuan).

 

*Lehen eguneko hamaiketakoa, bazkaria eta askaria etxetik ekarri behar da.

Jakinarazi nahi dizuegu, Askorak irteeraren bat dagoenean “picnica” eskatzeko aukera ematen digula; beraz maiatzaren 12rako galdetegia bete behar duzue (baiezkoa zein ezezkoa bada ere).

 

Itzulera: maiatzaren 20an, 16:20tan, ikastolan.

 

Egonaldia, ekintzak eta autobusa:  86.50 euro.

*maiatzeko eta Ekaineko fakturetan agertuko da.

 

Egonaldirako eraman beharrekoak zerrendatuta dituzue ondorengo dokumentuan.

Honez gain, ondorengo baimena sinatzea beharrezkoa da. Maiatzaren 12rako bidali mesedez, aseguru sozialaren txartelaren fotokopiarekin batera.

 

Laster arte.

Irakasleak