Skip to main content
EKIAOharrak

LH5-6: Guraso eskolak

By 2023/04/20No Comments

LH 5-6: GURASO ESKOLAK - Elkarbizitza - (apirilaren 25ean)

Duela bi urte 4. mailan abian jarri genuen bizikidetza osasungarria sustatzeko programak bere jarraipena izan du LH 5. eta 6.  mailetan, helburu eta ildo berberak gordeta. Maila horietako esku-hartzeak tutoreek edo Ikastolako hezkuntza psikologoak burutu izan dituzte, betiere azken horren aholkularitzarekin eta beraren gidaritzapean.

 

Hori dela eta, interesgarria eta premiazkoa iruditu zaigu lantzen dugun ikuspegia, komunikazio eredua eta gatazkak kudeatzeko erabiltzen ditugun tresnak zuekin, familiokin, partekatzea. Horretarako, Nagore Etxebarri Hezkuntza Psikologoaren eskutik eta zuen seme-alabaren tutorearekin batera, hurrengo asteartean, hilaren 25ean, 17:30ean ikastolako jantokian antolatuko den solasaldira gonbidatzen zaituztegu. 

 

Saio horretan, nerabe goiztiarren gestioan jarduteko gako batzuk jasotzeaz gain, izan dezakezuen edozein zalantza argitzeko aukera izango duzue, profesional aditu batekin egoteko aukera paregabea izanik berau.