NON GOGOA
Non gogoa prozesuan diagnosi fasea bukatuta, sorkuntza lanetan barneratuko gara apirilaren 9ko saioan. Ikastolaren norabidea (itsasargia) eraikitzen hasteko momentua heldu da.
Orain arteko saioetan ikastolako guraso eta langileek parte hartu dute. Lehen saio irekian 30 lagunek egin zuten AMIA (Aukera, Mehatxu, Indargune, Ahulgune) analisia. Hurrengo astean, ikastolako irakasle eta bulegoetako langileek testuinguru eta beharren maparen bidez osatu zuten analisia.
Apirilaren 9an ekingo zaio ikastolaren norabidea finkatzeari eta oso garrantzitsua izango da ikastolako komunitatea osatzen dugun sentsibilitate eta iritzi ezberdinak bertan egotea. Horregatik, deialdia luzatzen dizugu. Aurretik izena eman ez baduzu, aukera duzu horretarako oraindik. Eta oporren bueltan, asteartean, arratsaldeko bostetatik zazpietara gurekin zure ideiak konpartitzera etor zaitezen animatzen zaitugu.