Skip to main content

DBH: Azterketa garai betean

AZTERKETA GARAI BETEAN Hiru hilabetean behin ohikoa den bezala, ebaluazio amaierarekin batera, azterketa garai betean ditugu DBHko ikasleak. Edukien azterketak direla, egoeari aurre egiteko azterketak direla, ez daukate zeregin makala gure ikasleak, ondoko argazkian ikus dezakegun bezala. Animo guztioi: lasaialdirako gutxiago falta da!
Gehiago irakurri

Autobus zerbitzua

AUTOBUS ZERBITZUA Ikastolak eskaintzen dituen zerbitzuen artean autobusean joan-etorriak egiteko aukera dago. Gaur egun Igorre, Lemoa eta Zornotzan ditu geltokiak autobusak eta goizean (ikastolara etortzeko) zein arratsaldean (ikastolatik etxera bueltatzeko) ibilbidea egiten du. Urtez urte gorabeherak izan ditu erabiltzaile aldetik zerbitzu honek eta, jakina denez, azken urteetan erabiltzaile kopurua apaldu egin da.  Familia bakoitzeko beharrak ezberdinak direla aintzat hartuta eta...
Gehiago irakurri

`Eutsi gureari!’ Errigoraren kanpaina otsailaren 25etik aurrera abian

Badator Nafar hegoaldeko uzta ESKUTIK ESKURA! Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da eta kontserbak 12 ontziko sortetan, planteamendua urte osorako beste eskatzea da eta. Otsailaren 25etik martxoaren 13ra eskatu Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, arroza, pasta,...
Gehiago irakurri

Arku-tiroaren ikastaroa

ARKU-TIROAREN IKASTAROA Zornotzako Ostadar Arkulariak Klubak jakinarazi digunez, Arku Tiroaren jardueran izena emateko epeak zabalik jarraitzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kiroleko programaren barruan.  > IKASTAROAREN IRAUPENA: 12 ordu > DATAK: Otsailak 29 Martxoak 7 Martxoak 14 Marxoak 25 > PARTE-HARTZAILEAK: 2006 eta 2013 urteen artean jaiotakoak. > NON: Larrea ikastetxe publikoko patio estalian > ORDUTEGIA: 18:30etik 20:30era > KUOTA:...
Gehiago irakurri

LH1: Animaliekin esku-hartzea

ANIMALIEKIN ESKU-HARTZEA Otsailaren 19an, astelehenean, Askorak antolatutako ekintza bat izan genuen LH1eko ikasleekin. Zehazki, “Biak Bat” elkarteko kideak etorri ziren animaliekin lagundutako esku-hartzeetan aritzen direla azaltzeko. Lua eta Ibone txakurrak ere etorri ziren gurekin jolastera eta ondo pasatzera.
Gehiago irakurri

LH5: Elikadura ohituren inguruko tailerra

ELIKADURA OSASUNTSUA Ostegun goizean, LHko 5. mailako ikasleek elikadura ohituren inguruan ASKORAk bideratutako tailerrean parte hartu dute. Tailerrean, elikagaiek zenbat azukre duten, azukrea nondik lortzen den eta hauen eraginak gizakiarentzat egokiak diren edo ez. Ederki ibili dira eta parte hartze egokiarekin.       1 1
Gehiago irakurri

Udaberriko egonaldiak

UDABERRIKO EGONALDIAK Inauteriak pasa berritan, gero eta gutxiago falta da udaberriko oporraldirako eta hasiak gara jadanik urtero modura egun horietarako egonaldiak prestatzen. Aurten ere, Zirimola ikastolen Aisialdi Taldearekin elkarlanean antolatuko dira egonaldiak, Zirimolak formatu eta koordinatzen dituen hezitzaileek gidatuta egongo baitira.  Egonaldien helburuak:   Ondoko helburuak zehaztu dira egonaldietarako.  Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea. Haurraren behar...
Gehiago irakurri