Skip to main content

HH 3-4-5: Ikasturte amaierako irteera

Kaixo Familia! Dakizuenez, laster ikasturte bukaerako irteera egingo dugu. Ziurrenik, Ekainaren lehen astean 8tik-10-era bitartean izango da. Eguna eta tokia eguraldiaren arabera buletinean zehaztuko zaizue. Hala ere, ikastolako barne egitura errespetatzeko ezinbestekoa dugu Piknikaren zerbitzua erabiliko duzuen jakitea.  Piknika erabili zein ez inprimakia derrigorrez bete beharko da maiatzaren 30erako. Bete inprimakia HEMEN Eskerrik asko

Gehiago irakurri

HH2: Ikasturte amaierako irteera

Kaixo Familia! Aurten, 2 urteko ikasleekin  ikasturte bukaerako irteera egingo dugu. Irteera, Gautegiz Arteagara izango da. Goizean 9:15 inguru autobusa ikastolan hartu, goiza bertan pasatu, bazkaldu eta 14: 30 aldera buelta.  Ziurrenik, ekaina bukaeran, 13tik-20-era bitartean izango da irteera.. Eguna, eguraldiaren arabera buletinean zehaztuko zaizue. Hala ere, ikastolako barne egitura errespetatzeko ezinbestekoa dugu Piknikaren zerbitzua erabiliko duzuen jakitea.  Piknika erabili…

Gehiago irakurri

LH1: Lurraskara irteera

Kaixo Andramarikide,    Gelako batzarrean komentatu genuenez,  LH 1koak Lurraskara joango gara. Egonaldia, maiatzaren 31tik ekainaren 1era izango da.   Irteera: maiatzaren 31n, 9:00tan, ikastolan. (Autobusa egoten den lekuan). Itzulera: ekainaren 1ean, 16:20tan, ikastolan.   Egonaldia eta autobusa:  85 euro. * Maiatzeko eta ekaineko fakturetan agertuko da.   Zuen seme-alabek beharrezkoa izango duten gauzekin edo eraman behar dutenarekin, zerrenda bat...
Gehiago irakurri

Liburua: Mendekua ordainetan

Ikastolako guraso eta idazle den Jon Ander Urkiaga Egidazuk DBHko ikasleentzat primerakoa den liburua ekarri digu.  Maitasuna eta ezinezko maitasuna, laguntasuna eta etsaitasuna, iruzurrak… dira besteak beste liburuan jorratzen dituen gaiak. Ikastetxe bateko egunerokoak aurkituko ditu irakurleak, azken batean, gazteen begiradatik. Alerenbat eskuratu nahi izanez gero jarri harremanetan ikastolarekin. 946 732 950 zornotza@ikastola.eus   Eskerrik asko    

Gehiago irakurri

Udalekuak

Kaixo Andramarikideok:   Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu haur guztiak onartuak izan direla udalekuetan. Matrikulak eginda daude dagoeneko, gogoratu behin matrikula eginda, ikasleren batek baja emanez gero, Andramari Zornotzako Ikastolak ez duela dirurik itzuliko. Bestalde onartuta zaudeten guztiei maiatzaren 24ean (asteartean) egingo den bileraren gonbidapena luzatu nahi dizuegu.  Bilera on-line egingo dugu, arratsaldeko 17:30etan euskaraz eta 18:30tan gazteleraz izango…

Gehiago irakurri

Eskolaz kanpoko ekintzen balorazioa

Kaixo Andramarikideok,   Eskolaz kanpoko ekintzak maiatzean bukatzen dira, Lynx-ena izan ezik, hau ekainaren 9an bukatzen da. Ekainean izango duzue 2022-23ko eskaintzaren berri. Bide batez eskolaz kanpoko ekintzen inkesta bidaltzen dizuegu, Inkesta hau eskolaz kanpoko ekintzen balorazioa egiteko zabaltzen dugu. Zuen izena jartzea ez da derrigorrezkoa, baina bai zuen seme alabek egiten dituzten ekintzak eta hauei buruzko iritzia zein den…

Gehiago irakurri

HH5: Igeriketa ikastaroak

Kaixo Andramarikide,  Ohar honen bitartez bergogoratzen dizuegu 5 urteko gelakoak ASTELEHENEAN igeriketa ikastaroarekin hasiko garela. Maiatzaren 23tik Ekainaren 3ra EGUNERO izango da. Olaiaren gelakoak 8.45tan polikiroldegiko sarreran egon behar zarete (autobusekoak bertan geldituko dira) eta Lorenaren gelakoak betiko lez ikastolan. PUNTUALITATEA mesedez. Mila esker  

Gehiago irakurri