Skip to main content

DBH 3: Euskararen etxera bisita

Guraso agurgarriok: Honako honen bidez jakinarazi nahi dizuegu datorren ostiralean, apirilaren 8an, DBH3ko ikasleek Euskararen Etxera egingo dutela txangoa, Bilbora. Euskararen Etxea Bizkaiko Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean sortu zuten eta Azkue Fundazioak kudeatzen du. Beraren asmoa: euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat erreferentea izatea. Txangoa Kultur Astearen baitan kokatzen da, Euskarako Irakasgaian landutako gaietako baten testuinguruan. Izan ere,…

Gehiago irakurri

LH4: Agenda 2030 tailerra

Guraso agurgarriak; Hurrengo asteko apirilaren 4an, astelehenean, LH4ko ikasleek AGENDA 2030en eskutik “Eskola baratzeen biodibertsitatea”ren inguruko tailer batean parte hartuko dute. LH4Bko ikasleek goizeko 9:00etatik 11:00ak arte izango dute, eta LH4Akoek, arratsaldeko 14:25etatik 16:25era. “Egun horretarako yogur poto bat ekartzea eskertuko genuke” Eskerrik asko

Gehiago irakurri

LH2: Zarautzeko piknika

Aurreko asteko buletinean komunikatu genizuen bezala, datorren astean LH 2ko ikasleak Zarautzera joango dira 2 egunetarako.Azken egunotan piknikaren inguruko hainbat zalantza jaso ditugunez, mezu honen birtartez zuen zalantzak argitu nahiko genituzke. Dakizuen bezala, ikastolako jantoki zerbitzuaren erabiltzaileentzat “piknika” eskatzeko aukera zabaltzen zaizue. Jarraian Piknikean aurkituko duzuena zerrendatzen dizuegu:   Ur botila bat Sandwich hotz bat Ogitarteko “beroa” Postre gozo bat…

Gehiago irakurri

HH 4: Zorriak eta bartzak

Ikastolako guraso batzuek jakinarazi digute haien seme-alabek zorriak dituztela. Beraz, ARRETAZ begiratu zuen seme-alabei zorriak edo bartzerik duten, eta behar diren bideak hartu. Osakidetzako argibideak bidaltzen dizkizuegu ohar honekin batera. Besterik gabe, Tutoreak. Osakidetzako informazioa
Gehiago irakurri

LH 2: Zarautzeko egonaldia

Kaixo: Gelako batzarrean komentatu genuenez, apirilean Zarauzko Igerain aterpetxera joango gara. Egonaldia, apirilaren 7tik 8ra izango da. Irteera: apirilaren 7an, 9:00etan, ikastolan. (Autobusa egoten den lekuan). *Lehen eguneko hamaiketakoa, bazkaria eta askaria etxetik ekarri behar da. Jakinarazi nahi dizuegu, Askorak irteeraren bat dagoenean “picnica” eskatzeko aukera ematen digula; beraz martxoaren 31rako galdetegia bete behar duzue (baiezkoa zein ezezkoa bada ere). ...
Gehiago irakurri

Udaberriko egonaldiak

Kaixo Andramarikideok: Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu udaberriko egonaldietako udalekuetan HHko (3, 4 eta 5) talde bat atera dela apirilaren 11tik 13ra hain zuzen ere. Zalantzak argitu eta zehaztapenak komentatzeko: ON LINE BATZARRA egingo da.   Eguna: Asteartea, apirilak 5 Ordua: 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz. Batzarrerako esteka: https://zoom.us/j/91402256054   Bertan, Ikastolen elkarteko Zirimola Aisialdiko taldeak, argituko dituzte nondik…

Gehiago irakurri

Errigora: azken astea

ERRIGORA: Azken astea Olio eta kontserben eskaera egitea gura badozue ez ahaztu azken astean sartzen garala! Eskaerak egiteko, martxoaren 30ra arteko epea daukazue ondoko estekaren bitartez: INFORMAZIOA ETA ESKAERAK Esteka horretan bertan, olioa eta gainontzeko kontserben ganeko informazioa be topatuko dozue.    Ondo bizi! Zornotzako Errigora.

Gehiago irakurri

HH 1. zikloa: udaberriko oporraldia

Udaberriko oporrak laster izango ditugu eta Andramari Zornotzako ikastolako Haurtzaindegia urtero bezala egun batzuetan zabalik egongo da, zein haur etorriko den eta erabiliko duen ordutegia jakiteko galdetegi bat bialtzen dizuegu. Ezinbestekoa da erantzutea gure barne funtzionamenduak antolatu ahal izateko eta betiko kalitatezko zaintza eskeini ahal izateko. GALDETEGIA Eskerrik asko. HH 1. Zikloko Tutoreak
Gehiago irakurri

INAUTERIAK: grabaketa Andramari Drive-n

Bideoak ANDRAMARI DRIVE-n eskuragarri! Zuen seme-alaben dantzak eta abarrak ikusi ahal izateko Ikastolako webgunean familien txokoan duzuen Andramari drivera sartu.   Zelan sartu Andramari Drive-n? Ikastolak tutore edo guraso bakoitzari sortutako ikastolako emaila izango da sarbide bakarra familia bakoitza bere sesio pribatura sartu eta material grafikoa jasotzeko. Beraz, ez badakizu zein den galdetu hemen: ikt@zornotzaikastola.eus

Gehiago irakurri