Skip to main content

DBH1: Laidatik Mundakara kanoan

LAIDATIK MUNDAKARA KANOAN DBH 1. mailako ikasleok egun paregabea igaro genuen astelehenean Urdaibaiko kostaldean. Goizean zehar, kanoak hartu eta palari eraginez, Mundakaraino iritsi ginen. Bertan, bainua hartu eta fresko-fresko bueltatu ginen Laidara. Arropaz aldatu ostean, Laidatik Lagaraino doan bidegorria zeharkatu genuen oinez. Lagan bigarren bainua hartu eta egun bete esperientzirekin bueltatu ginen Zornotzara, poz-pozik!
Gehiago irakurri

HH5: Lurraskan

LURRASKAN HH 5 urtekook gaur bertan iritsi gara Lurraskara. Lehen orduak ezin hobeak izaten ari dira eta oraindik ekintza gehiago (erroskilen tailerra, baratzera bisita, diskofesta…) ditugu aurretik. Bihar etxera itzuli beharko garenez, esperientziaz gozatzen jarraituko dugu.
Gehiago irakurri

Jaialdia: egitaraua

JAIALDIA: EGITARAUA ETA MENUA EGITARAUA MENUA Jaialdia2023 (4) Joan den astean jakinarazi genizuen bezala, zuengana jotzen dugu gogorarazteko datorren ekainaren 10ean ospatuko dela gure Ikastolaren jaialdia. Bazkarirako tiketak saltzen aritu gara ordutik, eta atsegin handiz jakinarazten dizkizuegu menuaren xehetasunak.   MENUA NAGUSIAK HAURRAK 1.PLATERRA Patatak errioxar erara Patatak errioxar erara 2.PLATERRA Oilasko errea  Oilasko errea  POSTREA Gazta tarta Izozkia Edaria...
Gehiago irakurri

HeziDigi

TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERA ARDURATSURAKO DEKALOGOA Gure bizimoduan, digitalizazioak eta sare-sozialak gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira; hori horrela, “heziketa digitalaren” beharra azaleratu egin da. Hain zuzen ere, gai horrekin kezkatuta, orain dela bi ikasturte familia talde bat elkartu ginen, boluntario, ikastolako langileekin batera gai honen inguruko hausnarketa egiteko. Hausnarketa horrek agerian utzi zuen gidaritza edo bidelaguntza digitalaren beharra.  Horren...
Gehiago irakurri

HH5: Igeriketa ikastaroa

IGERIKETA IKASTAROA HH 5 urtekoak topera aritu dira bi aste hauetan igeriketa ikastaroan. Esperientzia ezin hobea izan da beraientzat, eta igerilekuko begiraleek zein guk, tutoreok, balorazioa positiboa egin dugu.  Ikastaroko argazkiak ikusgai dituzue Driveko karpetan.
Gehiago irakurri

LH6: Joskintza tailerra

JOSKINTZA TAILERRA Azken asteetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek plastika irakasgaian joskintza-tailer batean parte hartu dute. Puntadak ematen, errematatzen eta, batez ere, pazientzia handia izaten ikasi dute. Egia esan, oso ondo egon da eta izar izugarriak atera dira.
Gehiago irakurri

DBH: Euskara eta Iraes taldea Bermeon

BERMEORA EGUN-PASA Egun-pasa ederra egin genuen joan den ostegunean Bermeon. Goizean, Hegaluzeko itsasontzira igo eta Gaztelugatxeko San Juanerainoko bidea egin genuen. A, zer-nolako paisaia!  Ondoren, hondartzarako bidea hartu genuen eta Aritzatxun bertan, bainu ederra hartu genuen batzuok. Azkenik, Arrantzaleen Museoa bisitatzeko aukera ere izan genuen.  Zer gauza pila egun berean! 
Gehiago irakurri