Skip to main content
Andramari kooperatibaEKIAHAZIAKIMUAOharrak

Eguen zuri eta Inauteriak 2024

By 2024/02/01No Comments

Otsailean, urtero bezala, hainbeste ohituren jarraipena bermatuko dugu ikastolan. Gure ikasleek ekintza desberdinetaz gozatu ahal izango dute:

1. EGUEN ZURI

Hurrengo asteko ostegunean, OTSAILAREN 8an, eguen zuri eguna ospatuko dugu ikastolan. 

 

> GOIZEAN: auzotik abestera irtengo gara.

 

  • HH 3-4-5 urtekoak eta LH 1, 2 eta 3. mailakoak kalera irtengo gara abestera. Ikasle guztiek baserritarrez jantzita etortzeko aukera dute.

Egun horretan, LH 1A taldekoak ez dira igeritokira joango, beraz, goizean ikastolara bertaratu beharko dira.

 

> ARRATSALDEAN: txitxi-burruntzia egingo dugu.

 

  • HH1 eta 2 URTEKOEK geletan ospatuko dute.
  • HH 3, 4 eta 5 URTEKOEK gelan ospatuko dute. UMEEK EZ DUTE EZER EKARRI BEHAR (EZ MAKILARIK, EZ TXORIZORIK, EZ OGIRIK). 
  • LH1 eta 2. MAILAKOEI kalean banatuko zaie. UMEEK EZ DUTE EZER EKARRI BEHAR (EZ MAKILARIK, EZ TXORIZORIK, EZ OGIRIK). 
  • LH 3, 4, 5, 6 eta DBHko IKASLEEK kalean ospatuko dute 14:40etik aurrera (euririk egiten ez badu). Bakoitzak bere ogia (irekita, txorizoa sartzeko prest), txorizoa eta makila ekarri beharko ditu. EURIA EGITEN BADU, EZ DUGU OSPATUKO.

2. INAUTERIAK

Ostiralean, OTSAILAREN 9an, INAUTERI JAIA ospatuko dugu IKASTOLAN. Hemen doakizue egun horretako egitaraua: 

  • HAUR HEZKUNTZA 0-2 urte: hezitzaileek bertan egingo dituzte mozorroak.
  • 1 eta 2 URTE : beltzez etortzea eskertuko genizueke, kamiseta eta gona/praka kolore berdinekoak izanik, ahal bada. 
  • HH 3, 4 eta 5 URTEKO IKASLEAK eta LH 1. eta 2. MAILAKO IKASLEAK: mozorroak libreak dira. Goizetik bakoitzak nahi duen mozorroa ekar dezake. Ostiral horretan (otsailaren 9an), HH eta LH 1. eta 2. mailako ikasleek ez dute motxilarik ekarri behar
  • LH 3. etik 6. MAILARARTEKO IKASLEAK: Mozorroak libreak dira eta, nahi izanez gero, goizetik mozorrotuta etorri ahal izango dira. Goizean mozorrotu ezean, arratsaldeko ekitaldiaren aurretik mozorroak janzteko aukera izango dute. Mozorrotuta etorri arren, goizeko saioak bere horretan mantenduko dira.

Egun horretan, LH 3 eta 4. mailako ikasleak ez dira igeritokira joango

  • DBHko IKASLEAK: ezin dira mozorrotuta etorri. Arratsaldeko  lehiaketarako eguerdiko 14:00etatik aurrera mozorroak janzteko denbora izango dute. 

 

> ARRATSALDEKO EGITARAUA (14:30etik 16:30era)

 

  • IRAKASLEEN IKUSKIZUNA (pilotalekuan).  
  • INAUTERIETAKO DANTZAK (pilotalekuan). 
  • MOZORRO LEHIAKETA (SARI BANAKETA). 

Beti bezala, LH 3. mailatik aurrera mozorro lehiaketa egongo da, Ikasleen Euskara Batzordeak antolatuta. Hauek dira lehiaketako txapeldunak aukeratzeko irizpideak, besteak beste:

    1. Originaltasuna.
    2. Etxean egindako jantzia izatea.
    3. Berrerabilitako materialekin eginda egotea.

Ikasleen artean lau kategoria egongo dira: LH bakarkakoa, LH taldekakoa, DBH bakarkakoa eta DBH taldekakoa.

Aurten GURASOEN ARTEKO MOZORRO LEHIAKETA berreskuratuko dugu.

  • TXOKOLATADA
    • HHkoek geletan egingo dute. 
    • LH 1. eta 2 mailakoek, geletan egingo dute. 
    • LH 3tik gorako ikasleek kanpoko patioan ateri bada eta barruko patio handian eta frontoian euria bada.
    • Familiak txokolate eta bizkotxoak jatera gonbidatuta zaudete, ikuskizuna amaitutakoan. Beste parte-hartzaileekin batera goiko patioan eguraldi ona bada, edo frontoian euria bada.
    • 16:20an ikastola barruko espazioak (erdiko patioa, pasilloak…) libre geratu beharko dira.