
Irakurketak gure seme-alaben ikaskuntza prozesuan duen garrantzia ukaezina da. Hari honi lotuz, DBHko ikasleentzako aproposak diren irakurgaien bilduma bidaltzen dizuegu hemen. Liburu bakoitzean sartu, eta haiei buruzko informazio guztia aurkituko duzue. Seguru gure seme-alabek gustokoa duten zerbait aurkitzen dutela!

Andramari Ikastolak LH4tik gora garatzen duen EKI Proiektuan alde praktikoari berebiziko garrantzia ematen dio, gure ikasleen ikas-irakaskuntza prozesuari begiratuz. Hori dela-eta, DBH1eko Gizarte Zientziak irakasgaian ikasleek benetako arkeologoek bizi dituzten esperientzia berdinak sentitzeko aukera izan dute. Eskalan egindako arkeologia-aztarnategian arakatzen ibili dira mota desberdinetako aztarnak aurkituz: erromatar garaiko idazkiak, historia-aurreko edukiontziak… eta beraiei buruzko ezaugarriak identifikatuz, zentzuzko hipotesiak planteatu dituzte.

