Skip to main content

Bihar prozesua

Andramarikide, Pasadan astean BIHAR prozesuaren berri eman genizuen, oso garrantzitsua da, bakoitzarentzaren ikuspuntutik, IKASTOLA nor eta zer garen jakitea. Eta aurrerantzean datozen aldaketen aurrean gure bidea zein den hausnartu eta definitzea. Honetarako HEMEN duzuen galdetegia betete ahal duzuela gogoratzen dizuegu, ikastola izateko, guztiok baitgara ezinbestekoak. Eskerrik asko

Gehiago irakurri

DBH 3: Ekoetxera bisita

Guraso agurgarriok: Honako honen bidez jakinarazi nahi dizuegu Aste Santuko oporralditik bueltan, apirilaren 25ean eta 26an, DBH3ko ikasleek Urdaibaiko Ekoetxera egingo dutela txangoa. Ekoetxea Urdaibai, Busturiko herrian dago.  Bertan, Urdaibaiko ingurunea osatzen duten ekosistema nagusiak behatu eta ezagutu daitezke. Horretarako, erakusketa iraunkor bat dauka, Biosfera Erreserba bat zer den deskribatzen duena, garapen jasangarriaren eredu gisa.   Biologia-Geologia irakasgaian Euskal Herriko ingurune…

Gehiago irakurri

LH: Bizkargi eguna

BIZKARGI EGUNA (Ergoiengo San Juan)  Datorren maiatzaren 3an Bizkargi eguna dela eta, LHko ikasleak bertara egun pasa joateko asmoa dugu, euririk ez bada behintzat. Hau dela eta, jantokian bazkaltzen duten ikasleek, aukera dute  Piknika eskatzeko. Prestaketak garaiz egin ahal izateko eta Aste Santuko oporrak tartean ditugula kontuan izanda, hurrengo inprimakia apirilaren 25erako betetzea eskatzen dizuegu. LH 1-2 eta 3 LH…

Gehiago irakurri

LH 6: Azoka solidarioa

Kaixo Andramarikide:  Idatzi honen bidez, LH6ko ikasleek antolatu duten Azoka Solidariora gonbidatu nahi zaituztegu. Beraien objektu kuttunak (gustuko liburuak, jolasak…) eta egindako eskulanak izango dituzte salgai. Jasotako dirua, Zornotzako “Ongi etorri errefuxiatuak” Gobernuz Kanpoko Erakundera bideratuko dute.    Eguna: Apirilaren 5ean Ordua: 16:30etan Tokia: Ikastolako jolastokia   Eskerrik asko

Gehiago irakurri

DBH 3: Euskararen etxera bisita

Guraso agurgarriok: Honako honen bidez jakinarazi nahi dizuegu datorren ostiralean, apirilaren 8an, DBH3ko ikasleek Euskararen Etxera egingo dutela txangoa, Bilbora. Euskararen Etxea Bizkaiko Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean sortu zuten eta Azkue Fundazioak kudeatzen du. Beraren asmoa: euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat erreferentea izatea. Txangoa Kultur Astearen baitan kokatzen da, Euskarako Irakasgaian landutako gaietako baten testuinguruan. Izan ere,…

Gehiago irakurri

LH4: Agenda 2030 tailerra

Guraso agurgarriak; Hurrengo asteko apirilaren 4an, astelehenean, LH4ko ikasleek AGENDA 2030en eskutik “Eskola baratzeen biodibertsitatea”ren inguruko tailer batean parte hartuko dute. LH4Bko ikasleek goizeko 9:00etatik 11:00ak arte izango dute, eta LH4Akoek, arratsaldeko 14:25etatik 16:25era. “Egun horretarako yogur poto bat ekartzea eskertuko genuke” Eskerrik asko

Gehiago irakurri

LH2: Zarautzeko piknika

Aurreko asteko buletinean komunikatu genizuen bezala, datorren astean LH 2ko ikasleak Zarautzera joango dira 2 egunetarako.Azken egunotan piknikaren inguruko hainbat zalantza jaso ditugunez, mezu honen birtartez zuen zalantzak argitu nahiko genituzke. Dakizuen bezala, ikastolako jantoki zerbitzuaren erabiltzaileentzat “piknika” eskatzeko aukera zabaltzen zaizue. Jarraian Piknikean aurkituko duzuena zerrendatzen dizuegu:   Ur botila bat Sandwich hotz bat Ogitarteko “beroa” Postre gozo bat…

Gehiago irakurri

HH 4: Zorriak eta bartzak

Ikastolako guraso batzuek jakinarazi digute haien seme-alabek zorriak dituztela. Beraz, ARRETAZ begiratu zuen seme-alabei zorriak edo bartzerik duten, eta behar diren bideak hartu. Osakidetzako argibideak bidaltzen dizkizuegu ohar honekin batera. Besterik gabe, Tutoreak. Osakidetzako informazioa
Gehiago irakurri

LH 2: Zarautzeko egonaldia

Kaixo: Gelako batzarrean komentatu genuenez, apirilean Zarauzko Igerain aterpetxera joango gara. Egonaldia, apirilaren 7tik 8ra izango da. Irteera: apirilaren 7an, 9:00etan, ikastolan. (Autobusa egoten den lekuan). *Lehen eguneko hamaiketakoa, bazkaria eta askaria etxetik ekarri behar da. Jakinarazi nahi dizuegu, Askorak irteeraren bat dagoenean “picnica” eskatzeko aukera ematen digula; beraz martxoaren 31rako galdetegia bete behar duzue (baiezkoa zein ezezkoa bada ere). ...
Gehiago irakurri