Skip to main content

Bizkargi eguna 2023!

BIZKARGI EGUNA, MAIATZAREN 3an! Datorren asteazkenean, maiatzaren 3, Bizkargi Eguna ospatzen da. Urtero bezala, ikastolan txangoak antolatuko ditugu etapa guztietan.  HH 3-4-5 HHko 2zikloko ikasleak San Bartolomera igoko gara. Hamaiketakoa bertan jan eta bazkal ordurako ikastolan izango gara bueltan. Arropa eta zapatila erosoak ekarri, mesedez. Eguraldi txarra egiten badu, ekintza bertan behera geldiko da. LH 1-2-3 LHko 1. zikloko ikasle...
Gehiago irakurri

LH2: Zirkulazio autonomoa

GURE IZENAK JOSTEN Aste Santutik bueltan, berriro ekin diogu lanari eta, horrekin batera, baita zirkulazio autonomoari ere. Azkenengo honetan, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleok josten aritu gara eta ikasle bakoitzak bere izena idatzi du kartoi zati batean, artilea erabiliz. Artelan ederrak sortu ditugu!
Gehiago irakurri

LH3: Bizkotxo lehiaketa!

BIZKOTXO LEHIAKETA LH3-ko ikasleek, aurreko asteko ostegunean, hilak 24, ”Munduko bizkotxo gozoenaren lehiaketa” prestatu eta bertan parte hartu zuten. Horretarako, etxean egindako bizkotxo zoragarriak ekarri zituzten. Taldeka, bizkotxoak dastatzeko eta epaitzeko aukera izan zuten. Hamaiketako ederra egiteaz gain, hurrengo eguneko meriendarako ere geratu zen jana eta irakasleek egindako txokolate beroarekin jateko aukera izan zuten. Ekintza horiez guztiez izugarri disfrutatu zuten...
Gehiago irakurri

LH1-2: Herrira txangoa!

Pasa den astean, LH 1. mailako eta LH 2. mailako ikasle eta irakasleok herrira jaitsi ginen ekintza desberdinak egitera.  LH 1. mailako ikasleak herria lantzen gaude buru-belarri, gure erronka herriko maketa erraldoia sortzea delarik. Gai honetan gorputz geometrikoak lantzen aritu gara eta irteera aprobetxatuz, gure herriko eraikin  desberdinak nola dauden eratuta aztertu genuen: osasun zentroa, Udaletxea, Zelaieta… LH 2. mailako...
Gehiago irakurri

LH3: Esperimentatzen

LH3ko ikasleek, Erronka ikasgaian nahasketak egin dituzte, jaki desberdinak (olioa, kakaoa, irina, azukrea, kanela…) nahasi dituzte eta gertatzen diren aldaketak ikusi dituzte. Ondoren, egindako esperimentuen ondorioak ere atera dituzte.  Beste alde batetik, Matematikan neurri unitateak bereganatzeko garbantzuekin pisu ezberdinak kudeatu dituzte eta estimazio lana ere egin behar izan dute.  Ederto pasatu dugu jakiekin esperimentatzen!

Gehiago irakurri

LH 2: Zentzumenak lantzen

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek erronkako hirugarren gaian zentzumenak landu dituzte.  Garunaren eta zentzumenen arteko lotura barneratu eta garunak gure inguruko informazioa nola jasotzen duen ikasi dute.  Lanketa hori jolas baten bitartez egin dute, norberak bere txano-garuna sortuz. Artelan hau ikasgelan eta fitxa-bilduma bidez sortua izan da. 

Gehiago irakurri

Inauteriak: argazki eta bideoak Drive-n

Argazki eta bideoak ANDRAMARI DRIVE-n eskuragarri! Zuen seme-alaben dantzak eta abarrak ikusi ahal izateko Ikastolako webgunean familien txokoan duzuen Andramari drivera sartu.   Zelan sartu Andramari Drive-n? Ikastolak tutore edo guraso bakoitzari sortutako ikastolako emaila izango da sarbide bakarra familia bakoitza bere sesio pribatura sartu eta material grafikoa jasotzeko. Beraz, ez badakizu zein den galdetu hemen: ikt@zornotzaikastola.eus

Gehiago irakurri

LH1: Kalean gora, kalean behera!

KALEAN GORA, KALEAN BEHERA! Hilabete honetan zehar, LH 1-eko ikasleok gai berri batean murgilduko gara eta honekin batera herria landuko dugu. Gure errealitatea zein den aztertuko dugu ekintza desberdinak landuz. Alde batetik, herrira jaitsiko gara eta ikasle bakoitzaren bizitokia eta honen ingurua aztertuko ditugu (etxeko helbidea, kalea eta auzoa). Bestetik, ikastolan herriko planoa aztertuko dugu, herriko tokirik garrantzitsuenak identifikatuz. Gure…

Gehiago irakurri

LH3: Miren Agur Meaberekin solasaldia

Aurreko ostiralean, hilak 10, LH3ko ikasleek Miren Agur Meabe idazlea ezagutzeko eta berarekin hizketan aritzeko aukera paregabea izan zuten. Berak idatzitako hainbat liburu erakutsi eta aurkezteaz gain, liburuetara eta irakurzaletasunera hurbildu gintuen gauza interesgarri dexente irakatsiz. Horien artean: liburu bat idazteko gutxienez 3 hilabetetik 3 urteera behar dituela. Horrez gain, liburuak idazteko behar dituen ideiak tximeletak bezalakoak direla esan zigun….

Gehiago irakurri