Skip to main content

LH4: Agenda 2030 tailerra

Guraso agurgarriak; Hurrengo asteko apirilaren 4an, astelehenean, LH4ko ikasleek AGENDA 2030en eskutik “Eskola baratzeen biodibertsitatea”ren inguruko tailer batean parte hartuko dute. LH4Bko ikasleek goizeko 9:00etatik 11:00ak arte izango dute, eta LH4Akoek, arratsaldeko 14:25etatik 16:25era. “Egun horretarako yogur poto bat ekartzea eskertuko genuke” Eskerrik asko

Gehiago irakurri

AGENDA 2030: Udal azterketa

Andramari Zornotzako Ikastolak herri eta inguru jasangarriago baten alde egin duen hautuaren testuinguruan, orotariko ekintzak egiten ditu ikasturtean zehar. Oraingo honetan, Zornotzako Udalaren teknikari baten gidaritzapean elkarlanean aritu gara. Zehazki hauxe izan da plangintza: Gaur goizean Udalak bidalitako dinamizatzailea Ikastolara hurbildu, DBH2ko ikasleak gelaka antolatuta hartu eta herrira jaitsi dira hiriguneetako espazioak pertsonentzat berreskuratzeak duen garrantziari buruzko diagnostikoa eta gogoeta…

Gehiago irakurri