Skip to main content

ZAINTZA ZERBITZUA

Familia agurgarria: Jarraian, irailean eta ikasturte osoan eskaintzen dugun zaintza zerbitzua doakizue. Interesa izanez gero, inprimaki hau bete eta bidali irailaren 7a  baino lehen. Zerbitzu hau eskaintzeko gutxienezko  eskaera kopurua lau ikaslekoa izango da. Zerbitzu hau 3 HHtik LH4 raino eskainiko da. Zaintza galdetegia
Gehiago irakurri

Aurkeztu dute 2023ko Ibilaldiaren leloa: ‘Xe’

Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatuko du 2023ko Ibilaldia, maiatzaren 21ean, eta leloa aurkeztu dute: ‘Xe’. Zergatiak arduradunek azaldu dituzte: “Ibilaldia geurera ekarri eta geure gustuz busti” nahiagaz erabaki da leloa. Izan ere, Ondarroan Ibilaldiari ‘Ibilaldixe’ esaten diote, Durangon esaten diogun antzera. Aurkezpena, Abusuko ikastolak antolatu zuenetik hilabete igaro denean balorazioa egin dute aurtengo antolatzaileek. “Egun bikaina izan zen”, aipatu…

Gehiago irakurri

Oporretan goaz, laster arte!

Agur esan diogu ikasturteari. Ikasturte zinez zaila, baina erronka ederrez josia. Distantziekin eta musukoekin hasi genuen ikasturtea 2021eko irailean. Astetik astera positiboak kudeatzen, prebentzio neurriak hartzen eta, gehien behar genuena, gure ikaskide eta lankideez gura baino gutxiago gozatzen aritu behar izan ginen. Halere, ez zen nahikoa izan gure ekina gelditzeko. Irteerak, gure hezkuntza proiektuari lotutako ekintzak eta ikastola hobetzeko lanak…

Gehiago irakurri

Andramari Zornotzako Ikastolako lipdub-a

Jaialdian, ekintza ugarien artean, lipdub bat egin genuen. Hemen duzue egindako lanaren emaitza! Bideoarekin batera, eskerrak eman gura dizkiegu alde batetik noski, parte hartzeaile guztiei: Txantxuli, idazkaritzako langileak, zuzendaritza, familia guztiei, irakasle, jantokiko langile, garbitzaile eta mantenuko garbitzaileei… Bestetik, mila esker batez ere HH2 eta DBH4ko gurasoiei egindako lanagatik. Zuengatik ez balitz eguna ez litzateke aurrera aterako! Azkenik, mila esker…

Gehiago irakurri

[ARGAZKI GALERIA]: Ikasturte amaierako jaialdia

Asteburutik biharamun emozionala daukagu gainean. Eguna zoragarri atera zen, lipdub-a egiteko jendetza batu zen, Txantxuliren bisitan jende asko batu zen, bazkaria, jolasak, emanaldiak… Borobil joan zen jaialdia. Ikasturtea zarratzeko garaia ailegatzen ari zaigun honetan, ikasturte zail bezain erronka politez jositakoari itxiera bikaina eman diogu.   Argazki ugari batu ditugu, baina denak ezin jarri. Jaso ditugun argazki guztiak Andramari Driven daude…

Gehiago irakurri

HAZIA: Haurtzaindegiko obrak

Kaixo familia! Datorren astean HH-ko patioan estalkiak berrizteko obratan hasiko gara, hori dela eta haurtzaindegiko sarrera eta barne egitura batzuk aldatu beharrean gaude.  Betiko parkineko sarrera itxita egongo da, beraz, 0, 1 eta 2 urteko familiak sarrera nagusitik sartu beharko zarete. Barne egitura berria: 0 urteko gela: orain musika gela dan gelara pasatuko da, urte 2ko gelen aurrean.  Urte 1eko…

Gehiago irakurri