Skip to main content

LH5: Haur Literatur Aretoa

Kaixo familiak!   Datorren asteko ostegunean, urriak 20, LH5eko ikasleek Berbaro elkarteak antolatutako Haur Literatura Aretoko proiektuaren baitan, sormen tailer batzuetaz gozatzeko aukera izango dute. Ekintza hau musika eskola zaharreko eraikinean burutuko da, goizeko 9;30tan 5A gelakoekin eta 11:30tan 5B-koekin.   Ikasleak, egunero bezala, ikastolara etorri beharko dira goizean eta bazkal-ordurako bueltan izango gara. Beraz, ez dute ezer berezirik ekarri…

Gehiago irakurri

DBH4: Gau beltza

BADATOR IKASTOLARA GAU BELTZA! Ikastolan orain dela lau urte abian jarritako Arimen Gaua (edo Gau Beltza)  jaiari jarraiera ematea pentsatu dugu DBH4ko ikasleok, ohi bezala ikasbidaiarako dirua lortzeko asmoz. Iaz bezala, gainera,  Gau Beltzaren Ibilbideaz gain, umeentzako eskulan-tailerra ere antolatu dugu. Datorren asteko ostegunean, hilak 27, izango da ekitaldia: ibilbidearen sarrera Haurtzaindegiko sarrera txikian izango da.  17:15ean hasiko da, baina…

Gehiago irakurri

DBH2: Euskal girotze barnetegira

DBH2Koak EUSKAL GIROTZE BARNETEGIRA   Ondo dakizuen bezala, Andramari Zornotzako Ikastola beti egon da, dago eta egongo da euskararen transmisioaren eta euskaraz jarduten duen gizartearen aldeko apustuarekin lerrokaturik. Ildo horretan,  gure ikasle batzuk 4 egunetako egonaldia burutuko dute Lemoiz eta Barriako “Euskal Girotze Barnetegietan”, urriaren 17tik 20ra. DBH2Ako ikasleak Arabako Barriara joango dira eta DBH2Bkoak, berriz, Bizkaiko Lemoizera. Bertan, euskararen…

Gehiago irakurri

DBH1: Pulunpa ekimena

Urriaren 17tik 21erako astean DBH1eko  ikasleek Pulunpa ekimenean parte hartuko dute. Pulunpa, jarduera ludiko eta motibatzaileen bitartez, ikasleen artean euskara sustatu nahi duen proiektua da. Aste osoan zehar, eta euskara tresna nagusi gisa erabiliz, hainbat gai landuko dituzte: emozioak, artea eta sormena, bertsolaritza, natura eta mitologia… Aste honetaz gain, gure ikasleek, ikasturtean zehar, beste 4 egunetan gozatu ahal izango dute…

Gehiago irakurri

Mugikorren erabilera egokia

Mugikor eta gailuen erabilera egokiaren inguruan sortutako guraso taldeak, zuzendaritzaren babes eta oniritziarekin batera, mugikorraren erabilera egokirako kontratu eredu bat prestatu dugu eta DBHko ikasleen artean banatuko da aste honetan. Kontratu hau sinbolikoa izan arren, familia guztientzat lagungarria egingo zaizuen tresna izatea espero dugu.  Honi buruzko zalantzaren bat baldin badaukazue, jarri zaitezte harremanetan tutorearekin edo zuen gelako guraso ordezkariarekin. Eta…

Gehiago irakurri

LH5: Zuhatzara irteera

Araba aldean dabiltza LH5eko ikasleak. Zuhatzara joan ziren atzo eta bertan egongo dira bihar arratsaldera arte. Eguraldia lagun primeran ari dira pasatzen, uretako jolasez, naturaz eta lagun arteaz gozatzen.   Hona hemen orain arteko argazki batzuk!

Gehiago irakurri

Fair Saturday egitasmoa

Fair saturday 2022 2014. urtean, “Fair Saturday” izeneko egitasmoa jaio zen Bilbon, “Black friday” izeneko egun entzutetsuak bultzatzen duen konsumismoaren kontra egiteko asmoz. Helburua: gizarte-esparruan aritzen diren erakundeei ahotsa ematea eta beraientzako dirua biltzea. Nolabait esatearren, kontsumo hutsera bideratu ohi den Black Fridayren ordez, gizarte-beharretara bideratutako Fair Saturday sustatzea. Egitasmo horren baitan, orotariko artistak igo ziren oholtza gainera, beren lanak…

Gehiago irakurri

LH 4-5-6: 2022/23 ko piknik eskaerak

Guraso agurgarriok.   Ikasturte honetako irteeretako piknikak antolatzeko zuen semeak-alabak piknika nahiko duen jakiteko beharra dugu. Aurreko ikasturteetan irteera bakoitzean inprimaki bat jaso duzue eta oraingoan inprimaki bakarrarekin nahiko izango da ikasturteko irteera guztietan piknika jasotzeko. Honako inprimaki honetako eratzunak izango dira kontuan hartuko ditugunak urte osoko irteeretarako. LH5eko ikasleek urriaren 5ean izango dute lehen irteera eta erantzunak urriaren 3rako…

Gehiago irakurri

DBHko Ikasleen Absentzien Erregistroa Alexia Plataforman

DBHko Ikasleen Absentzien Erregistroa Alexia Plataforman   Ikasleen absentziak direla eta, jakinarazi nahi dizuegu irakasleok absentzia guztiak erregistratzen ditugula Alexian: justifikatuak zein justifikatu gabekoak. Gurasoek ikusgai dituzue absentzia horiek. Gaizki ulertuak egon direnez, ohar hau arazo horiek argitzera dator.    Alexian bi motako absentziak erregistratu ditzakegu. Alde batetik, justifikatutako absentziak, Alexiako aplikazioan tic batekin agertzen dira:   Bestetik, justifikatu gabekoak,…

Gehiago irakurri