Guraso agurgarria: Ohar honen bidez, irailaren 20an, asteartea arratsaldeko 18.00etan LH5 eta LH6koen ikasturte hasierako batzarra izango dela adierazi nahi dizuegu. BATZARRA IRAILAREN 20a, asteartea ANDRAMARI ZORNOTZAKO IKASTOLAKO JANTOKIAN Arratsaldeko 18:00etan Agur bero bat, Tutoreak
Guraso agurgarria: Ohar honen bidez, irailaren 22an osteguna, arratsaldeko 18.00etan LH4koen ikasturte hasierako bilera izango dela adierazi nahi dizuegu. BILERA IRAILAREN 22a, osteguna ANDRAMARI ZORNOTZAKO IKASTOLAKO JANTOKIAN Arratsaldeko 18:00etan Agur bero bat, Tutoreak
Pasa den astearte arratsaldean, 0-9 adin tarteko Ikastolako Hezitzaile eta irakasleek Àngel Alsina irakaslearen eskutik 4 orduko formakuntza saio bat jasotzeko aukera aprobetxatu genuen. Gizon hau, matematikaren didaktikan katedraduna da eta hainbat liburu argitaratzeaz gain, Gironako Unibertsitateko irakaslea ere bada. Saioan bertan, haurrek 0-9 adin tartean garatzen duten pentsamendu matematikoaren inguruko gakoak eman zizkigun eta gaitasun hau garatzeko hainbat estrategia…
DBH3 ETA DBH4ko IKASTURTE HASIERAKO BATZARRA Guraso agurgarria: Ohar honen bidez, irailaren 13an, asteartea arratsaldeko 18.00etan DBH3 eta DBH4koen ikasturte hasierako batzarra izango dela adierazi nahi dizuegu. BATZARRA IRAILAREN 13a, asteartea ANDRAMARI ZORNOTZAKO IKASTOLAKO JANTOKIAN Arratsaldeko 18:00etan Agur bero bat, Tutoreak
DBH1 ETA DBH2ko IKASTURTE HASIERAKO BATZARRA Guraso agurgarria: Ohar honen bidez, irailaren 12an, astelehena arratsaldeko 18.00etan DBH1 eta DBH2koen ikasturte hasierako batzarra izango dela adierazi nahi dizuegu. BATZARRA IRAILAREN 12a, astelehena ANDRAMARI ZORNOTZAKO IKASTOLAKO JANTOKIAN Arratsaldeko 18:00etan Agur bero bat, Tutoreak
Ikasturtearen amaieran, DBHko ikasleak bi talde handitan banatu ditugu, jarduna antolatzeko: alde batetik irakasgai guztiak gainditu dituztenak eta, beste aldetik, errekuperazioren bat zeukatela-eta, ikasteko tartea behar zutenak. Ez dago esan beharrik tailerretan ibili direnak lasaiago aritu direla; halere, guzti-guztiek asteari probetxua ateratzen jakin dutelakoan gaude. Hona hemen azken astean egindako ekintza desberdinen argazkiak.
LH 1 eta 2: Joan zen ostiralean, hilak 10, LH1 eta 2ko ikasleak Sukarrietara joan ginen ikasturte amaierako azken irteeraz disfrutatzeko asmoz. Izugarrizko eguraldi ona izan genuen eta topera disfrutatu genuen hondartzaz, uraz, eta hondartzan zegoen parkeaz. Harezko gazteluak egiteaz gain, uretan sartu eta hainbat jolasetan aritu ginen. Bazkaltzeko orduan, parkera hurbildu ginen eta lagunekin batera, ekarritako bokata gozoak jan…
Asteburutik biharamun emozionala daukagu gainean. Eguna zoragarri atera zen, lipdub-a egiteko jendetza batu zen, Txantxuliren bisitan jende asko batu zen, bazkaria, jolasak, emanaldiak… Borobil joan zen jaialdia. Ikasturtea zarratzeko garaia ailegatzen ari zaigun honetan, ikasturte zail bezain erronka politez jositakoari itxiera bikaina eman diogu. Argazki ugari batu ditugu, baina denak ezin jarri. Jaso ditugun argazki guztiak Andramari Driven daude…
Astelehenean, hilaren 13an, hondartzetara irteera eguna izan genuen DBHko 1. , 2. eta 3. mailakook (gogoan izan DBH4ko ikasleak ikasbidaian daudela). Eguraldi ona lagun, Bizkaia eta Gipuzkoako hondartzetarantz abiatu ginen: DBH1eko ikasleak Gorlizera, DBH2koak Debara eta DBH3koak Lagara. Esan bezala, eguraldi bikaina baliatuta, egun ederra igaro genuen guztiok, ikasle zein irakasleok.
Ikasturte bat amaitu ondoren oporrez gozatzeko gogoa izaten dugu. Alabaina, jakin beharra dugu noiz eta zelan itzuliko garen. Hemen dituzue eskura haurtzaindegiko eta maila bakoitzeko egutegiak.