Skip to main content

Ateak zabaltzeko eguna

Ate Irekien Jardunaldia esperientziazko ekitaldi bat da, bertaratzen den orok, bai ikasleek bai familiek, gure hezkuntza-metodologia esperimentatzeko aukera du. Ekitaldian zehar, bertaratutakoek gure hezkuntza-proiektua, irakasle-taldea, ikasleak, instalazioak, proiektuak eta abar ezagutzeko aukera dute. Jardunaldiaren esparruan, informazio-saio bat egiten da, eta, bertan, taldeak pedagogia eraldatzailea aurkezten dio publikoari.  Urtean garai desberdinetan egiten ditugu eta aurreko larunbata horietako egun bat izan zen….

Gehiago irakurri

LH4: Lasturrera irteera

Guraso agurgarriok: Datorren maiatzaren 18, 19 eta  20 an Debako Lasturko aterpetxera joango gara. Asteazkenean, goizeko 9:15ean  ikastolatik autobusez abiatuko gara eta hiru egun igaroko ditugu bertan. Ostiralean, 16:30 etarako ikastolara bueltatuko gara.  Egonaldirako eraman beharrekoak zerrendatuta dituzue ondorengo dokumentuan. Honez gain, ondorengo baimena sinatzea beharrezkoa da.    EGONALDIAREN PREZIOA honako hau da:  *BI EGUNETAKO EGONALDIA + BEGIRALE ZERBITZUA: 106€…

Gehiago irakurri

HH: Bizkargi eguna

Andramarikideak, Datorren asteartean MAIATZAREN 3-a, Bizkargi eguna da eta HH 2.zikloko ikasleak San Bartolomera igoko gara. Hamaiketakoa bertan jan eta bazkal ordurako ikastolan izango gara bueltan. Erropa eta zapatila erosoak ekarri mesedez. Eguraldi txarra egiten badu ekintza bertan behera geldiko da. Eskerrik asko HH-ko tutoreak

Gehiago irakurri

Osasun protokoloa

INFORMAZIO OROKORRA   Dakizuenez, berriki aldatu da COVID-19agatik ezarritako Osasun Protokoloa. Ikusi HEMEN Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioean Zuzendaritzaren jarraibideei jarraituz, 2022-04-25etik aurrera, ez da derrigorrezkoa izango ikastolan musukoa erabiltzea. Arau orokor hau ikaslee, irakasle eta irakasle ez diren langileei aplikatuko zaie, baita ikastolako instalkazioetara sartzen diren guztiei ere. Autobusari dagokionez, derrigorrezkoa izango da sei urtetik gorako ikasleek musukoa…

Gehiago irakurri

Errigora: azken astea

ERRIGORA: Azken astea Olio eta kontserben eskaera egitea gura badozue ez ahaztu azken astean sartzen garala! Eskaerak egiteko, martxoaren 30ra arteko epea daukazue ondoko estekaren bitartez: INFORMAZIOA ETA ESKAERAK Esteka horretan bertan, olioa eta gainontzeko kontserben ganeko informazioa be topatuko dozue.    Ondo bizi! Zornotzako Errigora.

Gehiago irakurri