EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA
Familia agurgarria,
Zure semea edo alaba 2024ko Ebaluazio Diagnostikoan parte hartzeko aukeratutako taldean dagoela jakinarazten dizugu.
Etapa-amaierako ebaluazioa da, eta ausaz aukeratutako 128 ikastetxek eta 5410 ikasle inguruk parte hartzen dute.
Ebaluazio honen helburua, Lehen Hezkuntzako 6. mailako etapa amaitzean ikasleen irteera-profila ezagutzea da, hezkuntza-sistema eta ikastetxea ebaluatzeko eta, horrela, beharrezko hobekuntzak ezarri ahal izateko.
Horregatik ez dira ikasleen banakako txostenak egingo, Ikastetxearenak baizik.
Ebaluazioa MARTXOAN egingo da ikastetxean bertan, bi egunetan zehar, eta konpetentzia desberdinetako hainbat proba izango ditu.
Eskerrik asko zure laguntzagatik.