Skip to main content

Udal liburutegia: programazioa

UDAL LIBURUTEGIKO PROGRAMAZIOA IRAKURZALETASUNA bultzatzeko asmoarekin, Udal Liburutegiak etxeko txikientzat antolatutako hurrengo ekintza hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu. IPUIN - KONTALARIAK:  Urriak 28  (2019/2018/2017/2016 urteetan jaiotakoentzat.)             PERLI & KOXKOLO: “Abentura Ziraragarria”.  Azaroak 25 (2017/2016/2015 urteetan jaiotakoentzat) MIREIA DELGADO: “Nire izena, zure izena, gure izena. Nire ahotsa, zure ahotsa, gure ahotsa.” Abenduak 15 (2018/2017/2016 urteetan jaiotakoentzat.) DORLETA KORTAZAR: “Zakubete ipuin” KONTUTEN: Familia...
Gehiago irakurri

HH2: Udazkena

UDAZKENA Konturatu barik uda joan egin zaigu eta udazkena bertan daukagu. Egunak laburragoak dira, zuhaitzen hostoak kolorez aldatzen dira eta beste batzuk jausi egiten dira. Hori aprobetxatuz, 2 urteko umeek udazkenari buruzko lanketa txikitxo bat egiten hasi gara. Hartara, aste honetan hostoak margoztu ditugu pasiloan daukagun zuhaitza apaintzeko. Hilean zehar beste hainbat jarduera egingo ditugu.  Gora Udazkena!
Gehiago irakurri

HH4: Hostoak firin-faran

HOSTOAK FIRIN-FARAN Udazkenak aldaketa dakar eta gu ere prozesu horren barnean gaude. Gure gelako materiala eraldaltzen hasi da. Gure umeak guzti horren parte direnez, martxa hartu dugu eta, eguraldi zoragarri hau aprobetxatuz, naturaren elementuak biltzera irten gara.
Gehiago irakurri

LH3: Askorarekin tailerra

ASKORA TAILERRA Pasa den astean LH3ko ikasleek Askorako arduradun Lorearekin izan zuten tailerra (Askora enpresa ikastolako jantokiaz arduratzen da). Tailer horretan, egunerokotasunean jantokian ondo jokatzeko bidea  birgogoratu zuten eta praktikaren bidez birpasatu zuten zer dakarren horrek, zer den jantokian ondo jokatzea.
Gehiago irakurri

DBH: Not in my town 2023 lehiaketa

NOT IN MY TOWN LEHIAKETA KIVa taldeak gure ikastolako DBHko ikasleak lehiaketa honetan parte hartzera animatu nahi ditugu, ikastolak jazarpenarekin duen konpromisoa adierazteko eta, euren laguntzarekin, berau sendotzen jarraitzeko. Lehiaketa hau udaletik datorren ekimena da eta guk ikastolan tutoretzaren bidez bideratzeko asmoa daukagu:  tutoretza-saioetan ikasleek izen-emateko eta gurasoen baimena jasotzeko orriak jasoko ditugu. Izan ere, parte hartzeko gurasoen sinadura ezinbestekoa...
Gehiago irakurri

LH5-6: Bertsolaritza, mundu bat bertso

MUNDU BAT BERTSO Ikasturte hasiera bueltan da, eta, berarekin batera, Mundu bat bertso; Bertsozale Elkarteak ikastetxeetan bertsolaritza eskolak emateko sortutako proiektua. Zuen seme-alabak proiektuan parte hartzen dute, eta Xabier Irakulis Agirre izango du irakasle aurtengo ikasturtean. Ordutegia: Astelehenak 9:00-10:00 edo 10:00-11:00. Mundu bat bertso proiektuaren bidez, ikasturtero, 29.500 ikasle inguruk lantzen dute bertsolaritza Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Araba, Nafarroa, Bizkaia...
Gehiago irakurri

EUSFIT MUGIMENT ekimena

EUSFIT MUGIMENT EKIMENA Gero eta ikerketa gehiagok jakinarazten digutenaren arabera, arazo larria dago oraingo umeen sasoi fisikoaren inguruan eta neurtua ez bada, ikustezina gertatuko da.  Horrela izanik, arazo hori gurean ere dagoen ala ez jakiteko, sasoi fisikoaren zaintza sistema (EUSFIT Mugiment) sortzeko proba pilotoan parte hasi ginen 2021-22 ikasturtean Andramari Zornotzako Ikastolan..    Ekimen hau Mugiment barnean kokatua dago, euskal...
Gehiago irakurri

LH1: Haziak ereiten

HAZIAK EREITEN Aste honetan LH1-eko ikasleak hainbat hazi ereiten ari dira. Porruaren eta ilarraren kimuak irtetzen direnean, ortuan landatuko dira. Horrez gain, Melisaren haziak ere landatu dituzte, beraien usainarekin euliak uxatzeko.  Bien bitartean, gelan izango ditugu ureztatzeko eta zaintzeko. Begira zelako artistak lorezain lanetan!
Gehiago irakurri

HH: Innovamat gelan

INNOVAMAT GELAN Ikastute berriko lehenengo aste zoroak bukatuta, HH 2. zikloko haurrak egunerokotasunean murgiltzen hasi dira. Hainbat ekintzen artean, Innovamatekin espazioetako jolasekin eta lehen tailerrekin ere hasita gaude. Hemen ikus dezakezue zeinen ondo dabiltzan Matematikako hainbat kontzeptu landu, ulertu eta bereganatzen. Ikastolako jarduerez harago, Innovamat ez da familiez ahazten eta etxean jolasekin jarraitzeko, ume bakoitzeko karpeta bat dauka. Karpeta barruan...
Gehiago irakurri