Skip to main content

Nafarroa Oinez igandean Etxarri Aranatzen

NAFARROA OINEZ 2023 Datorren igandean, urriaren 8an, Nafarroa Oinez 2023 jaia egingo da Etxarri Aranatzen. Hotsein lelopean egingo da Nafarroako ikastolen jaia eta aurten Etxarri Aranazko Andramari ikastola izan da antolaketa lanez arduratu dena.  Ikastolen komunitatearen ezinbesteko hitzordua dugu beraz igandean, Nafarroako ikastolen deiari erantzun diezaiogun! Nafarroa Oinez webgunea Ibilbidea eta eguneko egitaraua
Gehiago irakurri

Euskaraz bizi nahi dut material eskaintza

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT MATERIAL Ikasturte honetan ere euskararen aldeko aldarrikapena zabaldu asmoz zuzentzen gatzaizkizue. Aurtengo udazkenean Euskalgintzaren Kontseiluak etengabe lantzen dituen ildoez gain, euskarak behar dituen aurrerapausuen aldeko eskaerak inoiz baino gehiago jendarteratuko ditu: Ikastolaren bidez produkturen bat eskuratu nahi baduzue, INPRIMATU MEZU HONEKIN BATERA ERANTSITAKO ESKAERA-ORRIA, BETE EZAZUE ETA UTZI IKASTOLAKO BULEGOAN, ESKAERARI DAGOKION DIRU-KOPURU ZEHATZAREKIN.  Euskararen Egunerako...
Gehiago irakurri

IKT: administratzailea eta intzidentziak

IKT ADMINISTRATZAILEA ETA INTZIDENTZIA FORMULARIOA Ikasturte hasieratik IKT administratzaile berria dugu ikastolan. Bere izena Iker Izarra da eta idazkaritzan egoten da astelehenetik ostiralera goizeko 9:30etik 13:30era. Ikastolako ordenagailuekin edo aplikazioekin izan ditzakegun matxura, zalantza eta laguntza beharrei erantzuteko ardura du Ikerrek. Horregatik, bai irakasle, ikasle zein familiek jo dezakegu berarengana, beti ere intzidentzia formularioaren bidez.  Edozein behar sortzen denerako, intzidentzia...
Gehiago irakurri

2023-24 Ikasturteko EKE ordutegiak

2023-24 IKASTURTEKO EKE ORDUTEGIAK Urrian ekingo diogu 2023-24 ko eskolaz kanpoko ekintzei Ohi denez, ekintzak urriaren 2an, astelehenarekin hasiko dira.  Edozein zalantza baldin baduzue deitu ikastolara ( Amaia Aurrekoetxeagatik galdetu) Lynxeko zalantza bada email honetara idatzi dezakezue  Irune@lynxidiomas.com. LYNX Ingeles ikastaroa Gainontzeko Eskolaz Kanpoko Ekintzak
Gehiago irakurri

Hezkuntza marko orokor berria

HEZKUNTZA MARKO OROKOR BERRIA ABIARAZI DUGU IKASTOLOK, IKASTURTEAREKIN BATERA Zapatuan ospatu zen Vianan Euskal Herriko Ikastolen 2023-2024 ikasturte hasierako ekitaldia eta bertan aurkeztu zuten Ikastolon Hezkuntza Marko Orokor berria.  “Bazatoz?” izeneko liburuan jaso dute Amaia Anterok, Amaia Artolazabalek, Esther Garaialdek eta Zigor Ibarzabalek ikastola guztiontzat “zoru komuna izango dena, ikuspegi pedagogiko komun bat, gerora, ikastola bakoitzak bere errealitatetik abiatuta eta...
Gehiago irakurri

HH1: Egunerokotasunean murgilduta

EGUNEROKOTASUNEAN MURGILDUTA Urte bateko haurrak, egunerokotasunean murgilduta dabiltza dagoeneko. Errutinak segurtasuna ematen die haurrei. Autonomo izateko haurrak bere buruarengan konfiantza izan behar du, bere interesetan, ateratzen dituen ondorioetan… Hori haurraren erritmoak errespetatuz eta haurrak dituen beharrak identikatuz lortzen da
Gehiago irakurri

HH3: Ikasturte berrira egokitzen

IKASTURTE BERRIRA EGOKITZEN Iraila bukatzear dago eta HH 3 urteko haurrak primeran ari dira egokitzen aldaketa berrietara.  “Animalien ikasturte hasiera” ipuina erreferentziatzat hartuta, dinamika berriak martxan jartzen hasi gara eta topera ari dira denak dinamika hauetan parte hartzen.
Gehiago irakurri

Innovamat: familiekin egindako formakuntza

INNOVAMAT FORMAKUNTZA Astelehen honetan HH 3, 4 eta 5 urtekoen familiek, ikastolako irakasleen aholkulari diren Eneko eta Amaiaren eskutik formakuntza saioa jaso dute. Matematika era manipulatiboan landuz, tailer eta espazio desberdinetan egingo dituzten jolasen bitartez, haurra kontzeptu matematiko desberdinak garatzen eta barneratzen joango da, aurrerantzean ikaskuntza sakonagoan murgiltzen direnean, estrategia anitzak izan ditzaten erronka berrien aurrean. Innovamat bost eduki blokeetan...
Gehiago irakurri

LH1-4: Igerileku saioetako hasiera eguna

2023/24 IGERILEKU SAIOETAKO HASIERA EGUTEGIA Urriaren 3tik aurrera igerilekura joaten hasiko gara. EKARRI BEHARREKOA: Bainujantzia soinean. -   Eskupainua. Txankletak. -   Aldatzeko mudak. Txanoa. -   Uretako betaurrekoak. OHARRAK: ➤  Autobusean datozenak igerilekuan jaitsiko dira, irakaslea bertan egongo da eta. ➤ Igeri egingo ez duten ikasleek ikastolara etorri beharko dute. ➤  Igeritokiko protokoloa. Irakurtzeko, egin klik hemen.   Irakasleak.
Gehiago irakurri

LH5: Zuatzan daude!

LH5: ZUATZAN DAUDE LH 5eko ikasle eta irakasleak Zuatzan daude jada. Asteazkenetik ostiralera, ur-ekintza eta abenturaz betetako egonaldia izango dute. Ilusioz gainezka joan dira eta, eguraldia lagun, zer kontatu ugari ekarriko dute bueltan.         1 1
Gehiago irakurri