Skip to main content

LH1: Maketa erraldoia

MAKETA ERRALDOIA Dakizuenez, LHko 1. mailako ikasleok “herria” gaia lantzen aritu gara. Gure erronka herriko maketa erraldoia eratzea izan da, eta langile finak garenez, aste bi hauetan  ikusgai daukagu ikastolako sarrera nagusian. 
Gehiago irakurri

LH3: Urkiolara irteera

URKIOLARA IRTEERA Datorren apirilaren 24an LH 3.mailakoak Urkiolara joango gara Urkiolako Hezkuntza Programak eskaintzen duen “Urkiolako fauna” programa didaktikoan parte hartzera. Programa horren helburua Urkiolako Parke Naturaleko faunako espezie esanguratsuak ezagutzea da. ERAMAN BEHARREKOA: Arropa erosoa (txandala, zira…). Eguzkitako krema. Mendirako oinetako egokiak.  Bazkaria eta ura, ikastolatik piknika eramango dutenek izan ezik. OHARRAK: Autobusa: 10€ (apirila bukaeran pasako zaizue). Parkeko...
Gehiago irakurri

LH4: Gorbeialdeko irteera

GORBEIRA IRTEERA Aurreko asteko ostiralean, LH4ko ikasleak Gorbeialdera joan ziren txangoan. Lehenengo, Areatzako parketxera hurbildu ziren eta, bertan, inguruan dagoen animaliei buruzko datu interesgarriak ezagutu ostean, jolas bat egin zuten.  Hori bukatuta, herriko plazan hamaiketakoa jan eta segituan abiatu ziren saldropo ingurura.  Iritsitakoan, bertako ibilbidetxo baten inguruan gynkana bat egin zuten eta izugarri gozatu zuten. Eguraldia ere alde izan zuten...
Gehiago irakurri

LH5: Aniztasunera hurbilduz

ANIZTASUNA Atzo, apirilaren 17an, LHko 5. mailako ikasleek aniztasunari buruzko lanketa egin zuten, gaian aditua den profesional  baten eskutik.  Ikastolan ez dugu inolako aukerarik galtzen gure umeek eta langileek egunerokotasunean bizi duten aniztasuna ulertu eta naturaltasunez barneratu dezaten.
Gehiago irakurri

DBH2: Araztegian

ARAZTEGIAN Atzo, hilak 18, DBH2.mailako ikasleek Astepeko ur hondakinen araztegia bisitatu zuten agenda 2030 programaren baitan . Bertan Zornotzarrok gure etxebizitza, lantegi, eskola eta beste hainbat tokitan erabilitako ura tratatzeko egiten den prozesua zertan datza ezagutu zuten. Zornotzan urtean arazten den ur kopurua zenbatekoa den adierazteaz gain, eraikinaren barnealdea eta kanpoaldea bisitatu zuten.
Gehiago irakurri

DBH2: Vespa Velutina asiar liztorra

VESPA VELUTINA Ikasturte honen zehar Proiektu Komunitarioko ikasgaian eta Amalurra proiektuaren barnean, asiar liztorraren (vespa velutinaren) aurkako kanpaina burutzen ari dira DBH2ko ikasleak. Liztor horiek bertoko ekosistemetan kalte larriak eragiteaz gain, beraien ziztadak larriak ere izaten dira. Proiektua bi fasetan banatu da; lehenengo fasean, udazkenean jaio berri ziren liztor erreginak harrapatzea izan zen helburua. Bigarren fasean, aldiz, negualdiaren ondoren ateratako...
Gehiago irakurri

Udalekuak 2024: Izena emateko epea zabalik

UDALEKUAK 2024 Ekaina eta uztailean zehar garatzen diren goizeko udaleku irekiak dira eta HH eta LHko ikasleei zuzenduta dago. Programazioa adin-tarte bakoitzari egokitzen da eta aisialdi euskalduna, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko, aste bakoitzeko interesgune jakin bat duen jarduera-multzoa da. Udaleku hauek ikastolan bertan garatzen dira. Modu horretan, ikastolako kanpo-espazioak eta herriko natura-guneak baliatuz, haurrek aisialdi hezitzaileak eskaintzen dituen espazioetan udako...
Gehiago irakurri

JUUL Kanpaina

JULL KANPAINA Zer da JUUL Kanpaina Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen liburu eta ilustratzaileen hauteskunde literarioei deitzen zaie JUUL. Dena den, JUUL kanpaina, ikastola bakoitzak garatzen duen irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko programaren barruan, azken ekintzetariko bat da.   Kanpainaren helburuak Ikasleek gustukoen dituzten euskarazko liburuak aukeratzea. Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzaileak aukeratzea.  ...
Gehiago irakurri

HH2: Udaberria iritsi da!

UDABERRIA IRITSI DA! Haurtzaindegiko 2 urteko  umeek lore eta tximeleta irudiak margoztu eta mural bat sortu dute, udaberriaren etorrerarekin batera. Eguraldi ona aprobetxatuz,  urte bateko haurrek ere igaro dute goiz polita ikastola kanpoan dauden loreak bilduz.
Gehiago irakurri

LH5: Udal Liburutegira bisita

UDAL LIBURUTEGIAN Ikasturteko azken hiruhilekoa indartsu hasi da. Astelehenean, LH 5.mailako ikasleek Udal Liburutegia barrutik ezagutzeko aukera ezin hobea izan zuten. Ez hori bakarrik, bertoko erabiltzaile edo bazkide egiteko urratsen berri izateaz gain, liburuak hartzeko aukera ere izan zuten.
Gehiago irakurri