Skip to main content

HH 2-3-4-5: Korrikarako prestatzen!

KORRIKARAKO PRESTATZEN! Gure umeak Korrikaren etorrerako prestatzen hasiak dira. Hori dela eta, ume bakoitzak bere lekukoa izan dezan, etxetik materiala ekartzeko eskatu nahi dizuegu, mesedez, martxoaren 11 baino lehen. IKASTOLARA EKARRI BEHARREKOA: HH2: Komuneko paperaren tutua. HH3: Sukaldeko paperaren tutu 1 edo komuneko paperaren 2 tutu. (Martxoak 11 baino lehen)
Gehiago irakurri

HH3: Jolas sinbolikoa

JOLAS SINBOLIKOA Haur Hezkuntzan,HAURRAK jolasa behar du bizitzen ari den mundua ulertu eta kudeatzen ikasteko. Jolas sinbolikoan ari denean bere barnea proiektatzen du haurrak eta mundu guzti hori jolasean islatzen du. Rol ezberdinak har ditzake, bere inguruan dauden pertsonen ekintzetan bere bizipenak “antzeztuz”. Gorputza gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, anbulategi bat prestatu dugu norbere eta besteen gorputzaren ezagutza barneratzeko asmoz.
Gehiago irakurri

LH3: Bizkotxo lehiaketa

BIZKOTXO LEHIAKETA LH 3. mailetan,  Erronkako 3.3 unitatea amaitzeko, bizkotxo lehiaketa egin dugu astelehen honetan. Sekulako bizkotxo gozoak ekarri dituzte ikasleek etxetik eta LH 4.mailako ikasleak epaile lanetan ibili dira. Irabazleak hauek izan dira: LH 3A: Aimar Vegas eta Markel Etxeita (19 zbk.) LH 3B: Maddi Allende, Iraia Bediaga eta Sare Olabarriaga (4 zbk.) Argazkietan dituzue  irabazlearen errezetak. Eskerrak eman...
Gehiago irakurri

LH3: Desfilea

DESFILEA L.H3. mailako ikasleek jantziak sortu eta diseinatu egin behar izan dituzte, orotariko materialak baliatuz: kartulinak, poltsak, gometsak, zetazko papera…. Jantziak prest izan dituztenean, L.H4. mailako ikasleen aurrean desfilatu dute. Ikuskizun zoragarria izan da eskaini digutena!
Gehiago irakurri

LH4: Paperezko hegazkinen lehiaketa

PAPEREZKO HEGAZKINAK Aurreko asteko ostiralean, LH4ko ikasleek paperezko hegazkinen lehiaketan hartu zuten parte, giro alai eta politean. Baldintza bakarrak, hegazkinak etxetik eginda eta apainduta ekartzea zen eta, hala, ilusioz eta urduritasunez beteta parte hartzera animatu ziren. Ekimen hau, astelehenean ikusitako pelikula baten ondorioz sortu zen, eta ikasleak oso motibaturik egon dira aste guztian zehar probak egiten. Argazkietan isladatzen da euren...
Gehiago irakurri

LH4: Plastikako artelanak

ARTELANAK Hirugarren unitatearen amaierarekin batera, gure artistek egindako artelanen argazkiak partekatzen dizkizuegu daukaten sormena eta esku ona ikus dezazuen! Oraingo honetan, bi eginkizun izan dituzte; Alde batetik, ITSASARGI zoragarri bat diseinatzea. Bestetik, KRISTALEZKO POTO bat apaintzea. Biak ala biak gaueko iluntasuna argitzeko baliogarriak dira, barruan duten kandelatxoa piztuz gero.   Lan bikainak gure artistenak! Hurrengora arte!
Gehiago irakurri

Asteartean gogoetaren lehen saioa

GOGOETAREN LEHEN SAIOA Datorren astean izango da gogoeta estrategikoaren lehen saio irekia. Asteon Alexia bidez zabaldu dugun mezuan esan bezala, lau saio egingo ditugu guztira eta guraso zein langileei zuzendu diegu saio hauetan parte hartzeko gonbidapena. Lehen saioa, esan bezala, asteartean izango da (martxoaren 5ean) eta hurrengo saioak apirilaren 9an, apirilaren 23an eta maiatzaren 28an egingo ditugu. Saio guztiak 17.00etatik...
Gehiago irakurri

Guraso eta ikasleen artean egindako inkesten emaitzak

GOGOETA PROZESUA: INKESTEN EMAITZAK Dakizuenez urtarrilean zehar hainbat inkesta egin genituen ikastolarekiko asebetetzea neurtzeko eta hobetu beharrekoak identifikatzeko asmoz. Bi inkesta nagusi egin genituen: gurasoei zuzendutakoa bat eta ikasleei zuzendutakoa bestea. Langileen artean ere bestelako galdeketa bat egin genuen. Parte hartu zenuten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu, oso baliagarria izan baitzaigu emaitzetatik datorren informazioa. Guztira 143 familiaren erantzunak jaso ditugu...
Gehiago irakurri

Kirolean murgilduta gaude Ikastolan!

KIROL ANITZA: PALA Astearte honetan kirol anitzeko ikasleok Aitor Muñoz Erdu Pilotan elkarteko kidearen bisita izan dugu. Pala jokoari buruzko gauza asko erakutsi zizkigun eta, ondoren, partida batzuk jokatu genituen  gure entrenatzaile Enararekin batera, ikasitakoa praktikan jartzeko. Berak bai, pilota jotzeko indarra! Primeran pasa genuen, oso dibertigarria izan zen!
Gehiago irakurri