Skip to main content

LH6: Udal foroa- Txirringa eskolan

UDAL FOROA- TXIRRINGA ESKOLAN Gaur, Zelaietan eskola arteko foroa egin da, eta gure ikasleek azaroan hasitako Eskola Bideak proiektuan emandako pausoak azaldu dituzte bertan.  Proiektu horrek helburu bikoitza du: mugikortasun jasangarria bultzatzea eta, horrekin batera, ikastolara oinez doan ikasle kopurua areagotzea. Horretarako, urtarrilean LH6 mailako ikasleek sentsibilizazio saio batzuk izan zituzten, ‘Txirringa Eskolan’ deiturikoak. Horren ostean, otsailean, inkesta batzuk pasatu...
Gehiago irakurri

DBH3: orientazio saioak

ORIENTAZIO SAIOAK Datorren asteartean, apirilaren 16an, orientazio saioak egingo ditugu DBH3ko ikasleentzat zein beraien familientzat. Ikasleek eskola orduetan landuko dute gaia  eta gurasoak, aldiz, ikastolako liburutegian  bilduko diraarratsaldeko 17:30etik aurrera. Saiootan, datorren ikasturtean aukeran izango dituzten ikasgaien berri emango dugu: zein aukera izango dituzten, zertan datzan aukera bakoitza, zer hartu beharko dugun kontuan aukeratzean…  Hori guztia lantzeko, orientatzailearen laguntza espezializatua...
Gehiago irakurri

DBH4: Ibaizabalera bisita

IBAIZABAL IKASTOLARA BISITA Aste honetako asteartean, apirilak 9, DBH4ko ikasleak Durangoko Ibaizabal ikastola  bisitatzera joan ginen, izan ere, bertan Batxilergo ikasketak egiteko aukera izango dute datorren ikasturtean. BATXILERGORAKO MATRIKULA 24-25 ikasturterako Batxilergoko matrikula epea zabalik dago. Hona hemen prozesuaren inguruko informazioa: https://ibaizabalikastola.eus/matrikulazioa
Gehiago irakurri

Ika! Ika! Ika! Hemen dator Korrika!

IKA! IKA! IKA! HEMEN DATOR KORRIKA! Bihar, ostirala, hilak 22, Korrikaren 23. edizioa Zornotzara helduko da eta, betiko moduan, ikastolak kilometroa hartuta dauka herriaren erdian, zehazki, Gregorio Mendibil kalearen amaieran. 17:40tik aurrera izango da hori. Aurten, gainera, Zornotzako ikastetxeetako gurasoek (gure kasuan, Gurasoek Euskara Taldeko kideek) proposamen berritzailea ekarri dute: ikastetxe guztiek batera heltzea Korrikari eta, horren atariko, ekintza bateratua...
Gehiago irakurri

Kultur astea

KULTUR ASTEA 2024 Andramari Zornotzako Ikastolan ezinbestekoa ikusten dugu euskal kulturaren sustapena eta, halaber, berari lotu ahal zaizkion ekintzak ere ezagutzea. Aste honetan ospatzen ari garen Kultur Aste honetan euskararen erabilerari eta Euskal Kulturari beste bultzada bat eman nahi diogu. Egindako jarduera batzuetan, ikasleak berak antolatu eta eman du jarduera. Era honetan, ikasleen arteko komunikazio eta elkar-trukaketa egon da, batzuek...
Gehiago irakurri

Non Gogoa: hurrengo saioan behar zaitugu

NON GOGOA Non gogoa prozesuan diagnosi fasea bukatuta, sorkuntza lanetan barneratuko gara apirilaren 9ko saioan. Ikastolaren norabidea (itsasargia) eraikitzen hasteko momentua heldu da. Orain arteko saioetan ikastolako guraso eta langileek parte hartu dute. Lehen saio irekian 30 lagunek egin zuten AMIA (Aukera, Mehatxu, Indargune, Ahulgune) analisia. Hurrengo astean, ikastolako irakasle eta bulegoetako langileek testuinguru eta beharren maparen bidez osatu zuten...
Gehiago irakurri

Gure irakasleak, Mondragon Unibertsitatean Hizlari

GURE IRAKASLEAK, MONDRAGON UNIBERTSITATEAN HIZLARI Pasa den asteartean, hilak 19, gure Lehen Hezkuntzako hiru irakasle Bilboko Mondragon Unibertsitateko fakultatean izan ziren etorkizuneko hezkuntzan hezitzaile lanetan izango diren gazteei Ikastolako jardunaren berri ematen. Berrikuntza eta kalitatea sustatzea helburu duen hezkuntza fakultate honek gugana jo zuen ikastolan dugun metodologia Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleeri zabalduko genien eskatzeko. Gonbita onartu eta Hitzaldi-solasaldi hau gure...
Gehiago irakurri

EKE: Marrazketa taldea

MARGOLARI BIKAINAK DITUGU GUREAN Azken asteetan gure eskolaz kanpoko ekintzetako marrazketako ikasleek koadro bana marraztu dute. Pertsonaia bat aukeratzea zen lana, beraiek nahi zutena. Horrela, bakoitzak bere irudimena askatu ahal izan du.  Lan handia egin dute artelana  lortzeko eta poz-pozik daude lortutako emaitzarekin. Artelan horiek etxeetako hormetan zintzilik egotea merezi dute! Eutsi goiari, artistok!     1 1
Gehiago irakurri