Skip to main content

KIVA Eguna

Urriaren 27a (osteguna) -14:30ean ikasleak gelara joango dira eta zer egingo dugun azalduko die tutoreak: Mosaikoa!!! -15:00etan goiko patiora irtengo gara eta talde bakoitza dagokion aurrerago zehaztuko den tokian jarriko da, mosaikoa sortzeko. *Mosaikoa LH osoak egingo du, DBHkoekin batera. LH 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBH 1. Kiva-ordezkariek “pregoia” esango dute. DBH 1, 2 eta…

Gehiago irakurri

Eskola materiala eskuratzeko dirulaguntza

Egun on, Mezu honen bidez jakinarazten zaizue argitaratu dela 2022ko eskolako materiala eskuratzeko dirulaguntzaren deialdia. Derrigorrez aurkeztu behar diren eskari eredu ofizialak eta dokumentuen epea azaroaren 7ra arte luzatuko da, azkenengo hau barne. Eskabideak eredu ofizialean formalizatuko dira, ondoko agiriak aurkeztu beharko dira: — Dirulaguntzaren xede den eskatzailearen seme edo alaba dela egiaztatzen duen Familia Liburuaren fotokopia. — Familia-unitatearen aurreko…

Gehiago irakurri

ERRIGORA

Urriaren 22tik aurrera Errigoraren produktuekin osatutako saskiak eskatzeko epea zabalduko da. Aurten ere ekimen-mailan apustu handia egitera datoz. Pandemia atzean utzi dugu eta, aurtengo leloak dioen bezala, bat egiteko garaia da. Errigoraren indargune nagusietakoa izan dira aurrez aurreko harremanak eta hauek berriro ere indartzeko garaia da. Jarraian atxikitzen zaizuen dokumentuan aurtengo kanpainari buruzko informazio guztia aurkituko duzue. Errigora informazioa Bat…

Gehiago irakurri

Gau Beltza. Gurasoentzako gomedioak

ARIMEN GAUA, GURASOENTZAKO OHARRA Joan den asteko buletinean argitaratu zen ikasleen eskutitzean irakurriko zenuten bezala, aurten ere iritsi zaigu Gau Beltza DBH4ko ikasleen eskutik. Zertaz ari garen ezagutzen ez duzuenontzat, esango dugu LHetik gorako  ikasleentzako ibilbide “beldurgarria” prestatzen dutela ikastolako DBH4ko ikasleek, ikasbidaiarako diru apurtxo bat biltzeko asmoz. Horren harira, aurreko urteetako esperientzia gogoan, gomendio batzuk luzatu nahi dizkizuegu seme-alabak…

Gehiago irakurri

Euskal Jaiak Zornotzan

Euskal Jaia Zornotzan   Iritsi da Euskal jaia! Larunbat honetan,  urriaren 22an, izango da Zornotzako Euskal Jaiaren edizio berria. Herriko hainbat elkarte, talde eta lagun biltzen dituen ekimen honek euskal kultura sustatzea du helburu, eta ildo horretan landuko ditu alor horretako hainbat eta hainbat ekimen: txistulariak, bertsolariak, bertoko produktuen zozketa, musika talde euskaldunak eta abar.   Gure ikasleakprest daude, herriko…

Gehiago irakurri

Mahai-mahai

Ongi etorriak 2022-2023 ikasturtera!   Mahi-Mahi bueltan da ikasturte berriarekin batera, eta milaka sorpesa berrirekin gatoz!   Hilabete honetako argi-izpia Jolasa izango da. Mahi-Mahi proiektuan jolasa eraldaketarako tresna da. Jolasa eta esperimentazioa da ikasleen egunerokotasuneko hizkuntza eta Mahi-Mahi espazioetan honetarako aukerak ematen ahalegintzen gara jolas libre, zein gidatuak proposatuz. Gizakiaren garapenerako motorra da jolasa. Bazenekiten gizakia gehien jolasten duen espeziea…

Gehiago irakurri

Filmak eta telesailak euskaraz

Askotan gertatzen zaigu gurasoei gure umeei euskarazko ikusentzunezkoak eskaini nahi izatea, baina eskaintza hori non aurkitu ez jakitea. Bada, bide horretan lagunduko dizuen webgune baten berri jaso dugu, eta zuentzat onuragarria izango delakoan, zuekin partekatzea erabaki dugu. https://zernonikusi.eus da helbidea eta bertan aurkituko dituzue euskaraz dauden edo euskarazko azpitituluak dituzten hainbat film eta telesailen izenak, bai eta non aurki ditzakezuen…

Gehiago irakurri