Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatuko du 2023ko Ibilaldia, maiatzaren 21ean, eta leloa aurkeztu dute: ‘Xe’. Zergatiak arduradunek azaldu dituzte: “Ibilaldia geurera ekarri eta geure gustuz busti” nahiagaz erabaki da leloa. Izan ere, Ondarroan Ibilaldiari ‘Ibilaldixe’ esaten diote, Durangon esaten diogun antzera. Aurkezpena, Abusuko ikastolak antolatu zuenetik hilabete igaro denean balorazioa egin dute aurtengo antolatzaileek. “Egun bikaina izan zen”, aipatu…
Agur esan diogu ikasturteari. Ikasturte zinez zaila, baina erronka ederrez josia. Distantziekin eta musukoekin hasi genuen ikasturtea 2021eko irailean. Astetik astera positiboak kudeatzen, prebentzio neurriak hartzen eta, gehien behar genuena, gure ikaskide eta lankideez gura baino gutxiago gozatzen aritu behar izan ginen. Halere, ez zen nahikoa izan gure ekina gelditzeko. Irteerak, gure hezkuntza proiektuari lotutako ekintzak eta ikastola hobetzeko lanak…
Zapatuan ikasturteko azken atonketak izan genituen. Eskerrik asko ikasturte osoan atonketetara hurbildu zaretenoi, auzolanaren bitartez ulertzen dugu bakarrik gure etxe propioaren zainketa. Geuk zaindu, geuk gozatzeko. Milesker denori!
Kaixo familia! Azken osteguna izan zen aurreko astekoa, eta azken jarduerako argazkiak dakarzkizuegu. Opor on guztiori!
Kaixo familia! Orain dela bi aste argitaratu genuen galdetegia euskara hutsean baino ez zegoen. Hori dela eta elebitan prestatu dugu bat. Horrez gain, maiatzaren 31n izan genuen tailerra bideoan duzue ikusgai. Galdetegia Bideoa Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi!
Jaialdian, ekintza ugarien artean, lipdub bat egin genuen. Hemen duzue egindako lanaren emaitza! Bideoarekin batera, eskerrak eman gura dizkiegu alde batetik noski, parte hartzeaile guztiei: Txantxuli, idazkaritzako langileak, zuzendaritza, familia guztiei, irakasle, jantokiko langile, garbitzaile eta mantenuko garbitzaileei… Bestetik, mila esker batez ere HH2 eta DBH4ko gurasoiei egindako lanagatik. Zuengatik ez balitz eguna ez litzateke aurrera aterako! Azkenik, mila esker…
Asteburutik biharamun emozionala daukagu gainean. Eguna zoragarri atera zen, lipdub-a egiteko jendetza batu zen, Txantxuliren bisitan jende asko batu zen, bazkaria, jolasak, emanaldiak… Borobil joan zen jaialdia. Ikasturtea zarratzeko garaia ailegatzen ari zaigun honetan, ikasturte zail bezain erronka politez jositakoari itxiera bikaina eman diogu. Argazki ugari batu ditugu, baina denak ezin jarri. Jaso ditugun argazki guztiak Andramari Driven daude…
Kaixo familia! Datorren astean HH-ko patioan estalkiak berrizteko obratan hasiko gara, hori dela eta haurtzaindegiko sarrera eta barne egitura batzuk aldatu beharrean gaude. Betiko parkineko sarrera itxita egongo da, beraz, 0, 1 eta 2 urteko familiak sarrera nagusitik sartu beharko zarete. Barne egitura berria: 0 urteko gela: orain musika gela dan gelara pasatuko da, urte 2ko gelen aurrean. Urte 1eko…
Kaixo guztioi, Joan zen asteko jardueren azalpena eta argazkiak dituzue gaurkoan eskuragarri. Bestalde, gure ikasleak “Ingurugiroarekiko ardura” dinamikan murgilduta daude. Aste honetako “Kaixo Udara!” ekintzaren informazioa dakarkizuegu.