Skip to main content

Gurasoentzako euskara ikastaroak

Zornotzako Udal Euskaltegiak ikasleen gurasoek euskara ikasteko egiten duen eskaintzaren berri eman digu, eta zuontzat guztiontzat informazio interesgarria izan daitekeelakoan gaude. Hona, beraz, Udal Euskaltegiak egiten duen eskaintza:   Gurasoen taldeak. Gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak 60 eskola ordu. Prezioa: 10 € 90 eskola ordu. Prezioa: 15 € Noiztik noiz arte: urriaren 1etik  ekainaren 30era   AISA Atzerritik etorritako jendeari zuzendutako…

Gehiago irakurri

Mugikorren erabilera egokia

Badakizuenez, ikastola murgilduta dago mugikorren erabilera egokiaren aldeko kontzientziazio eta konpromiso prozesu batetan, non gurasoak diren horren eragileak. Ekimen horrekin bat etor daitekelakoan, hona hemen informazio hau: HEZKIDETZA eta MUGIKORREN ERABILERA EGOKIA; UDALETXEKO HITZALDIAK: 1.-Hitz egin dezagun sexualitateaz gure seme-alabekin. Azaroak 16, 18:30-20:30 2.-Pornoaren sexu-hezkuntza eta sare sozialak” indargabetzeko aholkuak. Urtarrilak 25, 18:30-20:30 -Adingabeen gurasoei edo/eta tutoreei zuzenduta. –Urriak 31…

Gehiago irakurri

Zirkomotrizitatea

Arratsalde on denoi,   Astearteko batzarrean zirkomotrizitateko saioa hasi baino lehen merienda txiki bat eramatea proposatu zen. Tamalez, tatamian jatea debekatuta dagoela jakinarazteko idazten da ohar hau, beraz, zirkomotrizitateko saioa bukatzerakoan meriendatu beharko dute ikasleek.   Barkatu eragozpenak

Gehiago irakurri

LYNX: Ordutegi aldaketak

Ingeles ikastaro komunikatiboak: ORDUTEGI ALDAKETA Kaixo, guztioi: Aurreko astean jakinarazi genizuenez, datorren astean hasiko dira ingeles ikastaro komunikatiboak, eta jantokiko txandetan azken orduko aldaketa bat dela eta ordutegi berria izango dugu.  Ondorengo taulan duzue markatuta aldaketa:    LYNX INGELESA- ANDRAMARI 2022-23 ASTELEHEN – ASTEAZKENETAN ORDUTEGIA MAILA 1. txanda    12:30- 13:10 Lehen Hezkuntzako 3. maila 2. txanda    13:10- 13:50 Lehen…

Gehiago irakurri

Euskal Jaia Zornotzan

Datorren urriaren 22an izango da Zornotzako Euskal Jaiaren edizio berria. Herriko hainbat elkarte, talde eta lagun biltzen dituen ekimen honek euskal kultura sustatzea du helburu, eta ildo horretan landuko ditu alor horretako hainbat eta hainbat ekimen: txistulariak, ikastetxeetako dantzariak, bertsolariak, bertoko produktuen zozketa, musika talde euskaldunak eta abar. Honekin batera erantsita doakizue egitarau oparoa jasotzen duen kartela, eta zehaztapen gehiago…

Gehiago irakurri

Badator Euskaraldia!

BADATOR EUSKARALDIA, ZORNOTZARA ERE BAI!   2018ko eta 2020ko ekitaldien ondoren, aste honetan bertan hasiko da Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Zehazki, hilaren 28an, asteazkenean, hasi eta abenduaren 2an, Euskararen Egunaren bezperean, amaituko da. Eta, asteazkenean aurkezpen orokorra egin ondoren, biharamunean gure herrian bertan izango dugu hasiera-ekitaldia. Nahi duenak Euskaraldirako izena emateko aukera izango du bertan, bai eta datozen asteetan jorratu nahi…

Gehiago irakurri