Skip to main content

LH5: Armiarmak Ikastolan

ARMIARMEK IKASTOLA OKUPATU DUTE LH5eko ikasleek Guggenheim museoan dagoen Louis Bourgeoise artistaren lanean oinarrituriko armiarmak sortu dituzte. Orotariko materialak erabili dituzte horretarako,  hala nola, alanbrea, plastilina, kartoia, zilarrezko papera….  Agian etorkizun batean gure artista txiki horien lanen bat Guggenheim museoan izango dugu ikusgai. Nork daki!!!!
Gehiago irakurri

DBH1: Tailerra

DBH 1: ELIKAGAIEN XAHUKETARI BURUZKO TAILERREAN MURGILDUTA  Aste honetan DBH 1. mailako ikasleek elikagaien xahuketa zer den, zer eragiten duen eta nola saihestu daitekeen ikasi dute tailer dinamiko baten bidez. Amaieran, izugarrizko errezeta gozoak sortu dituzte elikagai hondakinak erabiliz! Biba gure sukaldariak!
Gehiago irakurri

LH4-5-6: Bizkargi eguna

LH-BIZKARGI EGUNA Urteroko tradizioari jarraituz, atzo, maiatzaren 3a, Bizkargira txangoa egin genuen LH 4, 5 eta 6ko ikasleok. Zornotzarrontzat eta inguruko beste herri batzuentzat oso garrantzitsua izan zen mendi hau iraganean eta sasoi horiek omenduz egin genion aurre atzoko beroari. Batzuk errazago eta beste batzuk motelago, denok lortu genuen heltzea eta egun zoragarri batez gozatzea.
Gehiago irakurri

Ibilaldia: autobusa

IBILALDIRAKO AUTOBUSA Badator ibilaldia, MAIATZAREN 21ean, ZUBI ZAHAR  HERRI IKASTOLAN. Urtero bezala, ikastolak bertara  joateko autobusa jarriko du.   IBILALDIRAKO AUTOBUSA Prezioa: 10 € Irteera-ordua: 09:00etan (hora de salida). Irteera-lekua: Sukoi aurreko geralekuan (punto de salida). Buelta: 18:00etan.   Txartelak ikastolako idazkaritzan salgai, maiatzaren 8tik 17ra (biak barne). Gainera gogoratu, gure laguntza ere eskatu dutela eta ikastolako lan taldean lekua...
Gehiago irakurri

HH1: Ortuarekin esperimentatzen

ORTUAREKIN ESPERIMENTATZEN Agenda 20-30ekoak, ikastolako kanpo espazioan orotariko loreak, tomate landareak eta marrubiak landatu dituzte. Urte beteko haurrak zentzumenak erabili dituzte; izan ere ortuko landareak ikutu, usaindu, begiratu,.. egin dituzte. Marrubiak eta tomateak heltzen direnean dastatuko ditugu.
Gehiago irakurri

HH: Zikloen arteko zubi-lanak

HHn ZIKLOEN ARTEKO ZUBI-LANAK Ikastolako txikienak nagusitzen hasita daude eta HHko urte biko gelako umeak irailean HH 2 .ziklora salto egiteko prestatzen ari dira. Irailean errutina berriak, gela berria, irakasle berriak, etab. izango dituztela jakin badakigu, horregaitik, Andramari Zornotzako Ikastolan, ibilbidea erraztu nahian, irakasle eta ikasleen arteko zubi lanak egiten hasita gaude. Haurrek euren irakasleak izango direnak ondo ezagutzeko ekintzak...
Gehiago irakurri

DBH3: Arantzazun

DBH3 ARANTZAZUN DBH3ko ikasleek bi eguneko egonaldia egin dute Arantzazun. Egonaldi laburra bai, baina oparoa ere izan da, Arantzazu bera ez ezik Urbiako landak, inguruko pagadiak eta Arrikrutzeko kobazuloa ere ezagutzeko aukera eduki baitute. Asteartean joan eta atzo, asteazkenean izan ziren bueltan eta eguzkia lagun izan zuten une oro. Inguru bikainaz gozatzeko aukera paregabea.
Gehiago irakurri

IRAES Taldea Zelaietan

IRAES TALDEA ZELAIETA ZENTROAN IRAES taldeak bere etengabeko jardunari eutsi zio joan den astean ere. Zehazki, Zelaieta zentrora abiatu ziren mugikortasun jasangarriari buruzko hitzaldi bat entzutera. Hala, Kirikiñoko irakasleek Bilboko ikastolan jorratu duten proiektua azaldu zuten, ikasleak oinez abia daitezen ikastolara.  Ildo horretan, gure ikastolako komunitate osoa animatzen dugu, autoa alboratu eta bertora ere denok oinez etor gaitezen.
Gehiago irakurri