Skip to main content

Kanpo espazioen aurkezpena

KANPO ESPAZIOEN AURKEZPENA Kanpo espazioen inguruan aurreko ikasturtetik hona jorratu dugun hausnarketaren berri ematen aritu gara azken asteetan. Izan ere, lanketa horren guztiaren ondorioak batu, eta pixkanaka gauzatuz joateko ekintza plana ere prestatu dugu. Hori bai, gauza bat argitu nahi dugu:  aurkeztuko dizkizugun ondorioetan irudikatzen dena ez da, zehatz-mehatz, azken buruan hezurmamituko den proiektua; datozen urteetan jarraitu beharreko iparra baino...
Gehiago irakurri

Udalekuak 2023

UDALEKUAK 2023 Urtero bezela, Andramari Zornotzako Ikastolak udalekuak antolatu ditu ekainean eta uztailean, gurasoen nahiz umeen premiak asetzeko asmoz. Izan ere, umeak oporretan egonik, denbora jolasean, euskaraz eta ikasiz emateko aukera bikaina eskaintzeaz gain, garai horretan oraindik lanean ari diren gurasoentzat zaintza-aukera ere eskaintzea dugu asmo. Aurreratu nahi dizuegu hauek izango direla eskainiko ditugun lau txandak: Txanda: ekainak (22-30) Txanda:...
Gehiago irakurri

Kaligrama lehiaketaren emaitzak

KALIGRAMA LEHIAKETAREN AZKEN FASEAREN EMAITZAK Aurreko baten Kaligrama lehiaketaren berri eman genizuen; orain, berriz, lehiaketaren azken fasearen emaitzen berri ematera gatoz. Izan ere, azken fase honetarako 6 kaligrama aukeratu genituen, ikastolako komunitate guztiaren botoekin. Bada, aurkeztutako ikastetxeen artetik, Andramari Zornotzako ikastola izan da sari gehien lortu dituena, herritarren botoan ez ezik, epaimahiaren botoan ere. Izan ere, emaitzarik altuenak gureak izan...
Gehiago irakurri

Ikasleentzako material bila gabiltza!

IKASLEENTZAKO MATERIAL BILA GABILTZA Ikastola eraberritzeko prozesuaren baitan, DBH4ko ikasleek HHko 1. zikloan erabiltzeko zentzumen-oholak egingo dituzte Plastika alorrean, Oihana Petralanda irakaslearen gidaritzapean. Hona hemen “zentzumen ohol” horien adibide batzuk: Bai, ikasle prestuak gureak! Alabaina, lana ikasleen esku geratuko bada ere, ezinbestekoa dugu horretarako materiala lortzea. Hona hemen, zehazki, beharko genituzkeen materialetako batzuk. Argi utzi nahi dugu ADIBIDEAK baino ez...
Gehiago irakurri

HH2: Familia eta herria

FAMILIA ETA HERRIA Aste honetan, bi urteko haurrek beraien etxean bizi diren partaideen argazkia ekarri dute gelara. Argazki hori, aldez aurretik margoztuta zuten etxetxoan itsatsi dute eta ondoren, ume bakoitzak bere etxea, beraiek bizi diren herriaren mural handi batean jarri du. Ekintza honetan pozik ibili dira bakoitzaren etxekoak nortzuk diren erakutsiz.
Gehiago irakurri

HH4: Elikagaiak lantzen

ELIKAGAIAK LANTZEN 4 urteko ikasleok ELIKAGAIAK lantzen ari gara eta horretarako, supermerkatua antolatu dugu gelan bertan. Herrira jaitsi gara zenbait dendatan produktuak erostera (okindegira, fruta dendara, Eroskira…). Primeran pasatu dugu hainbat produktu saltzen eta erosten!
Gehiago irakurri

LH3: Bizkotxo lehiaketa!

BIZKOTXO LEHIAKETA LH3-ko ikasleek, aurreko asteko ostegunean, hilak 24, ”Munduko bizkotxo gozoenaren lehiaketa” prestatu eta bertan parte hartu zuten. Horretarako, etxean egindako bizkotxo zoragarriak ekarri zituzten. Taldeka, bizkotxoak dastatzeko eta epaitzeko aukera izan zuten. Hamaiketako ederra egiteaz gain, hurrengo eguneko meriendarako ere geratu zen jana eta irakasleek egindako txokolate beroarekin jateko aukera izan zuten. Ekintza horiez guztiez izugarri disfrutatu zuten...
Gehiago irakurri

LH5: Azoka Solidarioan parte-hartzaile

LH5eko IKASLEAK AZOKA SOLIDARIOAN PARTE HARTZAILE LH5eko ikasleek Picassoren “Gernika” koadroa margotu dute oraingoan. Horretarako, lehenik, margolana aztertu, bertan agertzen diren elementuak identifikatu, elementu bakoitzaren esanahia bilatu eta, azkenik, kartulina zuri baten gainean tenpera erabiliz Gernika koadroa margotu dute, zuri-beltza erabiliz eta askotariko estiloak erakutsiz. Egindako lan guztiak salgai egon dira LH6ko ikasleek antolatutako azoka solidarioan. Dakizuenez, bildutako diru guztia...
Gehiago irakurri

DBH4: Ibaizabalera bisita

DURANGOKO IBAIZABAL IKASTOLARA BISITA Joan den asteazkenean DBH4ko ikasleak Durangoko Ibaizabal ikastolara joan ginen bisitan, datorren urtean batxilergoa egiteko aukera gisa ezagutzeko. Gogoan izan behar dugu Ibaizabal ikastola Ikastolen Elkarteko kidea dela baina, horretaz harago, Andramari Zornotzako Ikastolak hura sortzeko prozesuan parte hartu zuela eta, hartara, Ibaizabaleko bazkidea ere badela. Hori horrela, esan dezakegu ikastetxe hori dela gure ikastolaren jarraipen...
Gehiago irakurri

HeziDigi Tailerra

HEZIKETA DIGITALAREN INGURUKO FAMILIENTZAKO TAILERRA HeziDigi Joan den larunbatean, martxoaren 18an, 25 familia inguru bildu ginen ikastolan, gure adintxikikoak sare sozialeen eta mugikorraren erabileraren aurrean babesteko. Hainbat dinamikaren bidez eta Ane Ortiz Ballesterosen eskutik, gaiarekin lotutako hainbat egoera bizigenituuen gure kontzientzia sustatzeko. Ondorioz, eta guztion artean mugikorraren erabilera egokia bermatzeko, gure komunitatearen konpromisoa jasoko duen dekalogoa eraikitzenjardun ginen, “dianan jo”tzeko...
Gehiago irakurri