Skip to main content

DBH1: Antzerki lanetan

ANTZERKIA DBH 1. MAILAKOEN ESKUTIK DBH 1. mailako ikasleak antzerkia sortzen eta lantzen ibili dira Proiektu Komunitarioa ikasgaian, eta asteartean LH 1., 2. eta 3. mailako ikasleen aurrean antzeztu dute ordura arte landutakoa. A zer nolako ikuskizunez gozatu dugun irakasleok zein ikasleek! Artista hutsak dira!
Gehiago irakurri

DBH1: Drapt-art eta Land-art

DBH1eko IKASLEAK ARTISTA BIHURTUTA 2. ebaluazio honetan DBH 1eko ikasleak Drap-art eta Land-art deituriko korronte artistikoak lantzen ibili dira. Artearen korronte horietako lehenengoan, ikasleek elementu naturalak  material gisa erabiltzen dituzte beraien artelanak sortzeko. Drap-artean, berriz, hondakinak dira erabiltzen diren elementuak. Maiatzaren hasieran izandako eguraldi bikaina aprobetxatuz, ikasleek Larreako eliza aurrean beraien artelanak prestatu eta aurkezteko aukera izan zuten.
Gehiago irakurri

Udalekuak: Izena emateko epearen luzapena

UDALEKUAK: IZENA EMATEKO EPEA MAIATZAREN 21era ARTE Animatu denok, primeran pasatuko dugu eta! Play Video Jakinarazten dizuegu udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 21era arte luzatu dela. Bideoan ikus dezakezuenez, aurten ikastolako umeek hainbat modutara gozatu ahal izango dute, programa jarduera gehiagorekin zabalduko baita eta, gainera, irteera gehiago izango ditugu.
Gehiago irakurri

Eusko Jaurlaritzak “Eskola Jasangarria” egiaztagiria berretsi dio Andramari Zornotzako Ikastolari.

ESKOLA JASANGARRIA ZORIONAK ANDRAMARI IKASTOLA, ESKOLA JASANGARRIA IZATEN JARRAITZEAGATIK Ikuskaritza zorrotza gainditu eta gero, Eusko Jaurlaritzak “Eskola Jasangarria” egiaztagiria berretsi dio Andramari Zornotzako Ikastolari.  Joan den martxoaren 24an, Eusko Jaurlaritzako ikuskariak ikastolara etorri zitzaizkigun azken lau urteotan egin dugun lana egiaztatzera. Eta bai ondo egiaztatu ere: Agenda 30eko ikasleek (LHko Eko-ordezkariek eta DBHko IRAESeko kideek) gidatu zituzten ikastola osoan zehar,...
Gehiago irakurri

Hezkuntza Legea: EHIKren balorazioa

HEZKUNTZA LEGEAREN AURREPROIEKTUAREN BALORAZIOA Apirilaren 25ean LEGE AURREPROIEKTUA onartu zen. Onarpen honen ondoren, maiatzaren 4an Durangon EAEko  ikastola guztiekin ezohiko batzar bat egin zen, egungo hezkuntza-testuinguruaren aurrean eta duela egun batzuk ezagutu berri dugun Hezkuntza Lege Proiektuaren balorazio bateratu bat egin eta hemendik aurrerako pausoak eta estrategia definitzeko asmoz.  Asteartean ikastolen Elkarteko Zuzendaritza eta organo gorena den Artezkaritza Kontseiluko kideak...
Gehiago irakurri

FAIR SATURDAY: Ekitaldiaren aurkezpena

FAIR SATURDAY EKITALDIAREN AURKEZPENA Atzo egin zen Bilbon “Fair saturday” egitasmoaren aurtengo ekitaldiaren aurkezpena.  Azaroaren 25ean izango da, iaz bezala Bilbao Arena pabiloian. Eta iaz bezala, musikari ugari bilduko ditu emanaldiak: Bilboko udal  musika  banda, Bulego, Maren, Serafin Zubiri, Tom Lizarazu, “El Langi” , Afrika Bibang eta beste hainbat euskal talde ere bilduko dira. Beraiekin bat jardungo du 3.000 lagunez...
Gehiago irakurri

HH5: Esperimentazioa

ESPERIMENTAZIOA Udaberriko gaia bukatzeko, esperimentu bat egitea pentsatu dugu; babarrun-hazi magikoaren ipuinarekin erlazionatutakoa, hain zuzen ere. Esperimentua aurrera eramateko behar izan dugun materiala ondorengoa izan da: Kristalezko potea Indabak Kotoia Egun batzuetan zehar ureztatu ondoren, babarrun landareak hazten hasi dira. Etxera eramateko garaia heldu da eta bertan zaintzen jarraitzea baino ez da gelditzen.
Gehiago irakurri

LH3: Jolas kooperatiboak

JOLAS KOOPERATIBOAK Dakizuen moduan, astean behin tutoretza saioa egiten dugu. Bertan, gelako arazoez, kezkez eta emozioez hitz egiteaz gain, jolastu ere egiten dugu. Aste honetan elkarlana sustatzeko jolas kooperatiboak egin ditugu eta primeran pasatu dugu.  Hemen dituzue argazki batzuk!
Gehiago irakurri