Skip to main content

LH 1-2: Gelen arteko zirkulazioa

LH 1eko eta 2ko ikasleok egun batzuk daramazkigu gure arteko harremanak modu naturalago eta dibertigarriago baten sendotzen. Harrera momentuan zein zirkulazio autonomoan gabiltzanean alboko gelara joan gaitezke elkarrekin ondo pasatuz ikasten jarraitzera, oso pozik gaude!

Gehiago irakurri

KIMUA eta EKIA: Proiektuen aurkezpenak klaustroan

Azken klaustroko bileran, Ikastolan KIMUA eta EKIA proiektuekin lanean gabiltzanok gure egunerokotasunean erabiltzen dugun materialaren eta ikuspegi pedagogikoaren inguruko azalpena zabaldu genien gainontzeko etapetako irakasleei. Aberasgarria eta emankorra izan zen, gure ikasleen irteera profilaren bidean denok bide beretik tiraka jarraitzeko baliagarria.

Gehiago irakurri

Udaberriko egonaldia (Eman Hegoak)

Gogoratu izena emateko azken eguna MARTXOAK 15 dela TXANDAK ETA PREZIOAK  TXANDAK EGUNAK JANTOKIA EZ     9:00-13:00 JANTOKIA BAI 9:00-15:00 ZAINTZA 08:00-09:00 1.TXANDA Apirilak 11, 12, 13 40 € 66 € 8 € 2.TXANDA Apirilak 19, 20, 21, 22 55 € 90 € 11 € TXANDA BIAK Apirilak 11tik- 22ra 95 € 156 € 19 €   Zaintza zerbitzua eskaintzeko eskaera kopuru minimoa 10 pertsonatakoa izango da.   IZEN EMATEA …

Gehiago irakurri

Martxoaren 8ko irudiak

Emakumearen Nazioarteko Egunean, ikastolako emakumeok, ikasle zein irakasleek, aldarrikapen horrekin bat egin genuen ikastolako maila guztietan, HHtik hasi eta DBHraino. Besteak beste, emakumeen borroka irudikatzen duen pankarta erraldoi bat jarri dugu atari nagusian, eta bertako zutabeetan, ikasle emakumeek elkar nabarmentzeko mezuak idazteko txokoa atondu dugu. Bestalde, DBH3ko neskak herriko gainerako ikastetxeetako ordezkariekin batu ginen Zornotzako Udaletxeko plazan, eta ikasleek idatzitako…

Gehiago irakurri

KIMUA: English at home!

Familia agurgarriak,  Gogoratu ikasle guztiek ikastolako ingeleseko saioetan lantzen duguna etxean indartzeko eta errepasatzeko aukera dutela, LH 1etik hasita. Guztiz komenigarria da baliabide hauek astean pare bat aldiz erabiltzea, abestiak, hiztegia eta ipuinak hobeto bereganatzeko (eta ondorioz, hizkuntza bera). Gainera, pila bat gustatzen zaie abestuz dantzatzea, memoria jolasetan aritzea eta ipuinak entzutea. Emaiozu aukera! Honen guztiaren inguruko informazioa, erabiltzailea eta…

Gehiago irakurri