Skip to main content

‘Piztu jakinmina’ topaketetan hizlari!

Aurreko astean aipatu bezala, ikastolok osatzen dugun sareak gure arteko elkarlana, kooperazioa eta esperientzien elkartrukearen bidez, etengabeko hobekuntza eta bikaintasuna bilatzen dugu. Horren harira, Andramari Zornotzako Ikastolak bere esperientziaren berri eman du Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak antolatutako “Piztu Jakinmina: Ikastolen esperientzia arrakastatsuak saretzen” deituriko topaketetan.  Bertan, gure lehen zikloko irakasleek “kimutegia” aurkeztu dute, LH 1, 2 eta 3. mailetako ikasleentzat…

Gehiago irakurri

KIMUA – LH3: Hezkuntza emozionala

Kaixo gurasoak,  Lehen Hezkuntzako 3.mailan hezkuntza emozionala lantzen dugu astero. Badakizue zer diren arlo honetako helburu batzuk? Gure emozioak hobeto ezagutzea. Besteen emozioak identifikatzea. Gure emozioak erregulatzeko trebetasunak garatzea. Emozio ezkorren ondorio kaltegarriak ekiditea. Emozio baikorrak garatzeko trebetasuna garatzea. Bizitzeko jarrera positiboa izatea. Pertsonarteko harremanak hobetzea. Ostegunero izaten ditugun saioetan, marrazkiak edo dramatizazioak egin eta baloreekin lotutako ipuinak entzun edo…

Gehiago irakurri

LH3: Zarautzera irteera

Andramarikide, Gelako batzarrean komentatu genuenez, maiatzean Zarauzko Igerain aterpetxera joango gara. Egonaldia, maiatzaren 19tik 20ra  izango da. Irteera: maiatzaren 19an, 9:00etan, ikastolan. (Autobusa egoten den lekuan).   *Lehen eguneko hamaiketakoa, bazkaria eta askaria etxetik ekarri behar da. Jakinarazi nahi dizuegu, Askorak irteeraren bat dagoenean “picnica” eskatzeko aukera ematen digula; beraz maiatzaren 12rako galdetegia bete behar duzue (baiezkoa zein ezezkoa bada…

Gehiago irakurri

Bizkargi eguna, mailarik maila

Pasa den martitzenean Bizkargiko eguna ospatzeko gogoz, irteera desberdinak antolatu genituen Ikastolatik, adinen arabera. Hona hemen txango bakoitzeko laburpen txiki bat: HAZIA – HH1: HH1eko haurrek eskuak zikindu eta Bizkargi gelara ekarri dute. HAZIA – HH3-4-5 HH 2. ziklokoek, 3, 4 eta 5 urteko gelakoek alegia, mendira ibilbidetxo bat egitera abiatu ziren. 4 eta 5 urtekoek San Bartolomerarte igo zirelarik….

Gehiago irakurri

LH: Bizkargi eguna

Andramarikide, Opor aurretik bidali genizuen oharrean jakinarazi genizuen bezala, datorren martitzenean, maiatzaren 3an Bizkargiko eguna ospatuko dugu.  LH1-2-3: San Juanera egingo dute irteera. LH 4-5-6: Bizkargira egingo dute irteera. Dagoeneko piknik eskariak eginak dituzue eta dena behar bezala antolatuta daukagau. Hala ere, eta eguraldia kontrolatu ezin dugun heinean, eguraldi txarra egingo balu eta azkenean inora joango ez bagina, piknika eskatu…

Gehiago irakurri

KIMUA – LH2: Zarautzera irteera

Pasaden apirilaren 7 eta 8an LH2ko ikasle eta irakasleok Zarauzko Igerain aterpetxean egin genuen egonaldia. Primeran pasatu genuen eta  bizitako esperientzia zuekin partekatu gura izan dugu.  Ostegunean iritsi eta Getariara egin genuen ibilaldia. Inguruko mahastiak ezagutu genituen eta behin Getariara iritsita Elkanoren bizitza azaldu ziguten, benetan zirraragarria! Bazkaldu ondoren, portura jaitsi ginen eta iritsi berri ziren hiru itsasontzi ikusteko aukera…

Gehiago irakurri

Bihar prozesua

Andramarikide, Pasadan astean BIHAR prozesuaren berri eman genizuen, oso garrantzitsua da, bakoitzarentzaren ikuspuntutik, IKASTOLA nor eta zer garen jakitea. Eta aurrerantzean datozen aldaketen aurrean gure bidea zein den hausnartu eta definitzea. Honetarako HEMEN duzuen galdetegia betete ahal duzuela gogoratzen dizuegu, ikastola izateko, guztiok baitgara ezinbestekoak. Eskerrik asko

Gehiago irakurri