Skip to main content

DBH: Prebentzioa lantzeko tailerra

Aste honetan zehar, prebentzioaren gaia landu dugu DBHko maila guztietan, Zornotzako Udalarekin lankidetzan antolatutako tailerren bidez. Zehatzago, lau orduko tailerrak emango dira maila bakoitzean, DBH1etik hasi eta DBH4 mailaraino, asteko egunetan zehar banatuta. Gaia, oro har, kontsumo arriskutsuen prebentzioa izango den arren, mailaren arabera ñabardurak eta berezitasunak izango dira. Izan ere, adinaren arabera agertu ohi diren kontsumoetan jarri nahi da…

Gehiago irakurri

DBH 3-4: sky irteera

Sky irteera Urtero legez, Gorputz Hezkuntzako programazioaren barruan eski irteera bat prestatzen dugu gure ikasleek kirol jarduera bat eginez, beraien arteko harremana eta elkarbizitza sendotzeko. Normalean, ekintza hau DBH3ko ikasleek egiten dute, baina pandemia dela eta iaz ezin izan zuten egin eta aurton DBH 3 eta DBH4ko ikasleei aukera hau eskaintzea pentsatu dugu. Zehaztasunak jakiteko, hemen klikatu, mesedez.
Gehiago irakurri

LH 6: Talde kooperatiboetan lanean

LH6ko ikasleek, talde kooperatiboetan lan egiten ikasteko ariketa bat egin dute. Helburua, ahalik eta dorre handiena egitea izan da, denen ekarpenak kontuan hartuz. Dorrea egiteko ikasle guztiek material berbera izan dute: Espagetiak, zeloa, artilea eta azukrezko hodeitxoak.  

Gehiago irakurri

DBH: Irakurgaiak

Irakurketak gure seme-alaben ikaskuntza prozesuan duen garrantzia ukaezina da. Hari honi lotuz, DBHko ikasleentzako aproposak diren irakurgaien bilduma bidaltzen dizuegu hemen. Liburu bakoitzean sartu, eta haiei buruzko informazio guztia aurkituko duzue. Seguru gure seme-alabek gustokoa duten zerbait aurkitzen dutela!

Gehiago irakurri

DBH1: Arkeologoak ikastolan

Andramari Ikastolak LH4tik gora garatzen duen EKI Proiektuan alde praktikoari berebiziko garrantzia ematen dio, gure ikasleen ikas-irakaskuntza prozesuari begiratuz. Hori dela-eta, DBH1eko Gizarte Zientziak irakasgaian ikasleek benetako arkeologoek bizi dituzten esperientzia berdinak sentitzeko aukera izan dute. Eskalan egindako arkeologia-aztarnategian arakatzen ibili dira mota desberdinetako aztarnak aurkituz: erromatar garaiko idazkiak, historia-aurreko edukiontziak… eta beraiei buruzko ezaugarriak identifikatuz, zentzuzko hipotesiak planteatu dituzte.

Gehiago irakurri

LH6: elikadura tailerra

LH6ko ikasleek elikadura tailerra egiten aritu dira, hemen duzue ekintzaren argazki batzuk. Tailer hauen bitartez, elikaduraren garrantzian murgiltzen dira, kasu honetan elikagaien jatorriarekin esperimentatu dute, elikagai zuri eta integralen ezberdintasunak aztertuz.

Gehiago irakurri

Komunak eta patioaren erabilera

Azken aldian jolasorduetan, bai komunak, patioa zein frontoia ez dira behar bezala zaindu. Jokabide hauek sarritan ematen ari direnez, gelan gai hau landu dugu eta neurri batzuk jarriko ditugu martxan hilaren 24tik hasita, eta jarrera aldaketa bat nabari arte mantenduko dira.  Denon mesedetan ikastolako instalazio zein materialak zaindu behar ditugu, horregaitik,  etxean ere zuen seme alabekin egoera komentatzea eskertuko genuke.
Gehiago irakurri

Igerilekuak

Igerilekuetako jarduera berreskuratzen da Egungo egoeran, kirol ekintza guztiek duten trataera ikusirik, eta segurtasun neurriak bermatuz datorren astelehena urtarrilak 24an, igerilekuko jarduera berreskuratuko dugu. Eskerrik asko.
Gehiago irakurri

LH4: komunikazio kanpaina

LH4ko ikasleak “On egin” unitateari bukaera emateko, alferrik galtzen dugun janariaren eta zaborraren inguruko KOMUNIKAZIO KANPAINA egin dute, arazo kezkagarri honetaz berri emateko. Datu bilketako informazioa eta emaitzak horma-irudi batean adierazi dituzte, etxekoei jakiak aprobetxatzeko eta zaborra sortzea ekiditeko proposamenak emateko asmoz. Bikain lan egin dutenaren seinale zuzena da egindako horma-irudi zoragarria! Zuen gustukoa izatea, eta euren gomendioak kontuan hartzea...
Gehiago irakurri

DBHko ikasleek Drogomenpekotasuna prebentzio Tailerrarekin hasi dira

Ikastolak gizarte osasuntsu baten aldeko apostua egiten du eta horren baitan “Drogomenpekotasuna prebentzio Tailerrak” eskaintzen dizkie DBHko ikasleei “Sasoia” enpresa eta Zornotzako Udalarekin elkarlanean. Ekimen horretan Zornotzako ikastetxe guztiek hartzen dute parte. GAUR/ATZO URRIAREN 6an ikasleek “kontsumo inkesta” bete behar izan dute. Ondoren, adituek, erantzunak baliatuz,  Zornotzako egoeraren argazkia izango dute eta, ikasleekin batera, otsailean egingo diren tailerretan, kontsumo mota...
Gehiago irakurri